INGURUMEN TEKNIKARI EIBARREN
Gipuzkoa
— Ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; bereziki Eibarko Tokiko Agenda 21aren prozesukoak.
— Eibarko Tokiko Agenda 21ean hiritarrek parte hartzeko prozesuaren plangintza, diseinua eta prozesua bera egitea.
— Dibulgazio jardunaldiak eta ingurumenarekin lotutako beste ekitaldi batzuk antolatzea.
— Ingurumen plangintza eta jarduera zehatzetarako laguntzak eta diru-laguntzak tramitatzea.
— Hirigintza-lizentziek, salaketek, arau-hausteek eta era horretako espedienteek izaten duten ingurumen osagarri horri buruzko era guztietako txostenak egitea eta idaztea, eta hala behar izanez gero, informazio grafikoarekin lagunduta.
— Informazioa ematea jende orori, auzo elkarteei eta ingurumenari buruzko gai orokorretan interesa duten teknikariei.
— Ingurumen arloko Arauak, emisioei eta isurketei buruzkoak betetzen ari diren aztertzea; baita lagin-hartzeak egin ere horrelakoak aztertzeko.
— Ingurumenaren alorreko Udal Ordenantzak idazten laguntzea.
— Hirigintza Sailari laguntzea ingurumenaren alorrean, lurzoru ez urbanizagarriari dagokionean edo landa-garapenean.
— Ingurumenaren alorrean, lurzoru ez urbanizagarriarenean edo landa-garapenekoan, erakunde, elkarte, administrazio, partikular, eta enpresekin nahiz gainerako udal sailekin koordinatzea.
— Hirigintza Planeamenduko dokumentuetan, Ordenantzetan, Urbanizazio Proiektu, Obra eta Zerbitzu alorretan txostenak egitea Ingurumenari eragiten dizkioten ataletan.
— Arloari berari dagozkion gaien inguruko proposamenak egiten eta aurrekontuak egiten laguntzea, baita urteko Udal Aurrekontuak kontrolatzen ere.
— Ikuspenak egitea eta horien aktak jasotzea, betiere ingurumenari eragiten dizkioten alderdietan.
— Kutsadura akustikoaren arazoak kudeatzea.
— Arrate, Santa Kurutz, Usartza, Kalamua eta Akondia ingurune babestuen guneen planifikazioa, jarraipena eta kudeaketa.
— Udalaren honakin arriskutsuak kudeatzea eta Eibarko enpresei laguntzea haien hondakin arriskutsuak kudeatzen.
— Informatikako erramintak eta aplikazioak erabiltzen jakitea.
— Eskola Agenda 21a planifikatzen, diseinatzen eta egite laguntzea.
— Erosketa publiko berdea, eta udal ekipamenduen eta udal zerbitzuen kudeaketa jasangarria sustatzea.
— Natura-kapitala kudeatzeko, zaintzeko eta hobetzeko planifikazioa egitea.
— Bere betekizunekin eta bere kategoria profesionalarekin lotuta eska dakiokeen beste edozein lan edo zeregin.
Graduatua, diplomatura, lizentziaren lehenengo 3 urteak edo horien baliokide den beste tituluren baten jabe izatea, edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.
3HE, IVAP, derrigorrezkoa.
600 orduko gutxieneko prestakuntza egiaztatu beharko da ingurumenaren kudeaketarekin zerikusia duten gaietan, titulazioaren parte izan nahiz graduondoko ikasketetan.
Eibarko Udalaren www.eibar.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.
Eskabideak, Eibarko Udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (beheko solairuan) edo web-gunean eskuratuko den eredu ofizial normalduaren arabera egin behar dira. Eskabideok, deialdiari dagokion iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, 30 laneguneko edo asteguneko epearen barruan.
a) Pegoran, Eibarko udaletxeko beheko solairuan, Untzaga plaza, 20600, Eibar.
b) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 legearen 38.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, Estatuko Administrazioaren erregistroetan, probintzietako diputazioen, kabildoen eta uharteko kontseiluen erregistroetan, eta, halaber, toki araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 121. artikuluan aipatzen dituen udalerrietako Udaletan.
c) Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpenepearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskariak Postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.
d) Eibarko Udalaren www.eibar.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.
e) Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.
