Joan edukira

Aurkezpena

IVAP Euskadiko autonomia-erkidegoko administrazio publikoen, haietako langileen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa duzu. IVAP proiektuaren barnean, eta kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoaren bidetik, gure helburu nagusietako bat da bezerooi eskaintzen dizuegun arreta hobetzea, eta, hori lortzeko, besteak beste, zerbitzuen kartak erabiltzen ditugu.

Horrexegatik, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren karta hau aurkezten dizuegu. Bertan, gure gain hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak azaltzen dizkizuegu, gure lan-jarduna gardentasunez bideratzeko, betiere balio hauek kontuan hartuta: bezeroonganako orientazioa, euskararen erabilerarekiko konpromisoa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, eta profesionaltasuna.

Maite Barruetabeña Zenekorta

IVAPeko zuzendaria

 

Karta osoa (PDF, 648 KB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana