Misioa
MISIOA
Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren misioa da Eusko Jaurlaritzaren administrazioak euskaratik eta euskararako itzulpen- eta interpretazio-alorrean dituen beharrak asetzea, eta, oro har, sektore publikoari zerbitzu hori eskaintzea, kalitatez eta euskararen erabilera sustatuko duten baldintzetan.
Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatzea eta zabaltzea, eta administrazioan euskarazko testugintzarako tresnak eta baliabideak eskaintzea ere badu helburu. Hori guztiori, administrazioan euskararen erabilera bultzatzeko, euskararen erabileraren normalizazioa xede.
NOR GARA?
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala Eusko Jaurlaritzaren organismo bat da, eta IVAPi atxikita dago. Euskaratik eta euskararako itzulpen- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa lantzen du, euskararen normalizazioa helburu.