Consulta en DUDANET: Administrazioa herritarrek nahi duten(a) bezalakoa izan dadin

autor: Administrazio Hizkera Atala, 

Zer da dudanet? (abre en nueva ventana) es un servicio de consulta gratuito que ofrece el IVAP. Su objetivo es aclarar las dudas que puedan surgir en el ámbito del lenguaje y de la terminología jurídico-administrativa en euskera.

Este post presenta la respuesta dada a una consulta sobre la diferencia entre las estructuras de comparación -n bezalakoa y -na bezalakoa

-n bezalakoa egitura erabiltzean, zalantzak izaten dira menperagailuarekin; alegia, ez da beti argi izaten nahi dutena bezalakoa ala nahi duten bezalakoa beharko luke izenburuko esaldiak. Edo ez dago alderik esanahiaren aldetik,eta modu batera zein bestera idatz dezakegu? Dudanet (abre en nueva ventana)zerbitzura ailegatutako kontsulta batean honela erantzun genion zalantzari.

 

 

Galdera
Nola erabili- N bezalakoa eta-ena bezalakoa? Biak al daude ondo? Ba al dago alderik bataren eta bestearen artean?Zein da irizpidea?

  • Nire lagunak zuk uste duzun bezalakoak dira
  • Nire lagunak zuk uste duzunak bezalakoak dira
  • Nire kotxea zuk esan didazun bezalakoa da
  • nire kotxea zuk esan didazuna bezalakoa da


Erantzuna
-(e)n bezalakoa eta -(e)na bezalakoa egiturak zuzenak dira; baina badago alderik bien artean. Adibidez, aipatzen dituzun azken bi esaldiak hartuta; esan dezagun hiztunaren autoa deskribatzeko beste pertsona batek ezaugarriak aipatzen dizkiola: kolorea, tamaina... Beste batek, ordea, haren autoaren moduko bat aipatzen dio; esaterako, kalean ikusitako marka bereko autoa.
Horrela bada, Mikelek lehenengo pertsonari esango lioke “Nire kotxea zuk esan didazun bezalakoa da”. Alegia, kolore horretakoa, tamaina...
Aldiz, bigarren pertsonari esango lioke “Nire kotxea zuk esan didazuna bezalakoa da”. Alegia, zuk esan didazun(auto)a bezalakoa da. Marka bereko kotxe berdina.

Informazio gehiago

Zubiri, Ilari; Zubiri, Entzi. Euskal gramatika osoa. 2. argit. Bilbo. Didaktiker, 2000. 751.-752. or.

 

Laburbilduz:

Nolako administrazioa lortu behar dugu?
Herritarrek nahi duten bezalako administrazioa

Zein administrazioaren modukoa lortu behar dugu?
Herritarrek nahi dutena bezalako administrazioa.
[Herritarrek nahi duten (administrazio)a bezalako administrazioa].

 


Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet (abre en nueva ventana) zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.