Ekainaren 25ean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2026-1 deialdiko behin-behineko emaitzak ikusgai jarri dira Azterneten.
Emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak Azterneten sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 26tik uztailaren 2ra.
