2026-1 deialdia
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz,ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdia
- Otsailaren 2an argitaratu da
- Eskaerak egiteko epea:otsailaren 3tik 16ra, biak barne
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko Ebazpena: otsailaren 26an argitaratu da
- Onartuen eta baztertuen behin betiko Ebazpena: martxoaren 18an argitaratu da
Idatzizko azterketa
- Apirilaren 25ean egingo da, Barakaldoko BECen
- Azterketa idatziaren ordutegia eta pabiloietako guneen banaketa: martxoaren 31n argitaratu dira
- Idatzizko azterketaren emaitzak: maiatzaren 29tik ikusgai daude Azterneten
Ahozko azterketa
- Hiru lurraldeetan egingo da, ekainaren 11n eta 12an.
- Egunak, lekuak eta orduak: maiatzaren 29tik ikusgai daude Azterneten
- Ahozko azterketara deituta zauden ala ez: maiatzaren 29tik ikusgai dago Azterneten
Emaitzak
- Behin-behineko emaitza orokorren Ebazpena: ekainaren 25ean argitaratu da
- Erreklamazio-epea (idatzizko azterketarena eta ahozko azterketarena): ekainaren 26tik uztailaren 2ra, biak barne
- Behin betiko emaitzen Ebazpena: uztailaren 23an argitaratuko da
ADI!!! Aldaketak daude deialdian. Izena eman baino lehen, ikusi bideoa.
* Jarraibide hauek azterketarientzat dira
OHARRA:
Eskabidea bide elektronikoen bidez egin beharko duzu; beraz, ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko duzu, deialdian zehar izapide guztiak egin ahal izateko:
- Deialdian izena emateko
- Deialdian onartua izan zaren ikusteko
- Azterketa idatzira eraman behar diren identifikazio-orriak inprimatzeko
- Idazmen-proban egindako idazlanak deskargatzeko
- Ebaluazio-orriak deskargatzeko
- Zure emaitzak ikusteko
- Egiaztapen-ziurtagiria deskargatzeko
Ziurtagiri digitalik ez badaukazu, IZENPEko B@KQ txartela eskuratzea gomendatzen dizugu.
Esteka honetan ziurtagiri digital bat nola lortu adierazten da:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede
Deialdiaren ebazpena (PDF, 171 KB)
Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 3tik 16ra, biak barne:
Euskal sektore publikoko langileok AZTERNET aplikazioaren bitartez eman beharko duzue izena.
Euskal sektore publikoan lan egiten baduzu, baina zure erakundea ez bada administrazio publikoa, ohiko deialdian izena eman ahal izateko, zure erakundeak hurrengo ebazpenean ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu:
OHARRA: Paperean edo goiko puntuan aipatu ez den beste modu batean egindako eskaerak baztertuak izango dira.
Onartuen behin-behineko ebazpena (PDF, 82 KB)
Eskabidearen egoera ikusteko, eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) > Eskaeraren datuak».
Erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da otsailaren 27tik martxoaren 5era bitartean, biak barne. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Onartuen behin betiko ebazpena (PDF, 84 KB)
Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, onartuta ala baztertuta dagoen ikusteko: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) > Eskaeraren datuak».
IDATZIZKO AZTERKETAK APIRILAREN 25ean IZANGO DIRA BARAKALDOKO BECen
Azterketa egunerako jarraibideak (PDF, 484 KB) (GARRANTZITSUA)
Azterketa eguneko argibide-orria (PDF, 248 KB)
Hauek dira azterketa egiteko orduak eta pabiloiak, perfilka:
A2: 13:30ean, 3. pabiloian
B1: 13:30ean, 3. pabiloian
B2 : 13:00etan, 1. pabiloian
C1: 09:00etan, 1. pabiloian
C2: 09:00etan, 3. pabiloian
Abizenkako banaketa (PDF, 112 KB)
1. pabiloia_planoa (PDF, 106 KB) 3. pabiloia_planoa (PDF, 67 KB)
A2 hizkuntza-eskakizuna (PDF, 46 KB)
B1 hizkuntza-eskakizuna.A eredua. (PDF, 47 KB)
B1 hizkuntza-eskakizuna.B eredua. (PDF, 47 KB)
B2 hizkuntza-eskakizuna.A eredua. (PDF, 409 KB)
B2 hizkuntza-eskakizuna.B eredua. (PDF, 85 KB)
C1 hizkuntza-eskakizuna.A eredua. (PDF, 53 KB)
C1 hizkuntza-eskakizuna.B eredua. (PDF, 53 KB)
Irakurmen- eta idazmen-probaren emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak Azterneten sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Emaitzak
Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 26tik uztailaren 2ra, biak barne.
Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, Azterneten sartu beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:
Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua
*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumena ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik; hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari.
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Emaitzak».
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2026-01-23) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Erreklamazio-epea ekainaren 26tik uztailaren 2ra artekoa izango da, biak barne.
IVAPeko Ebaluazio arloak erreklamazioa aztertuko du. Beraz, proba berriro zuzenduko da (hirugarren edo laugarren zuzenketa izango da, kasuaren arabera), eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioak argitaratuz jakinaraziko da.
IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik ematen. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa), eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).
Idatzizko azterketaren emaitzaren kontra jarritako erreklamazioaren ondorioz, emaitza aldaketarik badago, IVAPen Lakuako egoitzan ahozko azterketa egiteko deituko zaie interesdunei, behin betiko emaitzak argitaratu baino lehen.



