Ziurtagiriak
Ziurtagiria nola jaso
Bi baliabide dituzu ziurtagiria euskarri digitalean jasotzeko:
- Azternet aplikazioa (www.ivap.euskadi.eus/azternet)
Sartzeko, ziurtagiri digitala behar duzu: NAN elektronikoa, IZENPE (B@kQ, herritarren ziurtagiria, nahiz itsasontzien jokoa) edo XLNETen erabiltzailearena, Eusko Jaurlaritzako langilea bazara.
IZENPEren ziurtagiriak aurrez aurre eskatu daitezke, Zuzenean zerbitzuaren edozein arreta-guneetan, KZguneetan edo Osakidetzaren Osasun Zentroetan.
- Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa, “nire izapideak” atalean (www.euskadi.eus)
Baliabide digitalarekin aukera duzu IVAPeko azterketetan egiaztatu dituzun hizkuntza-eskakizun guztien ziurtagiriak zuzenean inprimatzeko, behar beste aldiz. Ziurtagiri digitalak erabateko balioa du eta, erantsita daraman lokalizatzaileari esker, bermatua du egiazkotasun osoa.