Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko salbuespenen erregistroa
19/2024 Dekretuak, otsailaren 22koak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoak, bere 40. artikuluan arautzen ditu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzetik salbuesteko bideak.
- Langile hauek ez dute hizkuntza-eskakizunen derrigortasun-araubide orokorra bete beharrik izango, titular diren lanpostuei dagokionez:
- Titular diren lanpostuari derrigortasun-data ezartzen dion plangintzaldi bakoitzaren hasieran 45 urte baino gehiago dituztenek, interesdunaren aldez aurreko adostasunarekin. Salbuetsita egongo dira, halaber, titular diren lanpostuari aldez aurretik esleitutako hizkuntza-eskakizuna aldatzea onartu eta 45 urtetik gorakoak direnak, interesdunaren aldez aurreko adostasunarekin
- Oinarrizko Batxilergoko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak edo etorkizunean horiek ordezka ditzaketen ikasketak egin ez dituzten langileek, alde batera utzita ordenamendu juridikoak eskola-ziurtagiriari dagokionez beste helburu batzuetarako ezartzen dituen baliokidetzak eta baliozkotzeak.
- Desgaitasunen bat duten pertsonek, horrek eragozten edo zailtzen badie gaur egun indarrean dauden helduentzako hizkuntza-prestakuntza eta-trebakuntzarako programen bidez euskara ikastea.
- Helduen hizkuntza-prestakuntza eta -trebakuntzarako programen bidez hizkuntzak ikasteko prozesuan ezinbestekoa den gutxieneko trebetasun-gaitasunik ez duten langileek, ezintasun hori ageri-agerikoa eta egiaztatua denean.
Era berean, Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriak ezartzen du salbuespen horiek IVAPen Hizkuntza Eskakizunak Egiaztatzeko Erregistroan inskribatuko direla.
Eskabideak egiteko jarraibideak (PDF, 1 MB) .
Salbuespenen Alta-eskaera.
Salbuespenen Baja-eskaera.
