Galdera ohikoenak
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko deialdiei buruz
1. Nork parte har dezake?
IVAPek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiak argitaratzen dituenean Euskal Sektore Publikoko entitateren batean lanean ari direnek, entitate hauek jarritako baldintzak betetzen badituzte.
2. Noiz izaten dira deialdiak?
Urtean bi izaten dira. Lehenengo eta hirugarren hiruhilekoan.
3. Noiz izaten dira azterketak?
Maiatzean eta azaroan, gutxi gorabehera.
4. Zenbat hizkuntza-eskakizunetan eman dezaket izena deialdi bakoitzean?
Deialdian hizkuntza-eskakizun bakarrean eman dezakezu izena, berdin da simetrikoa zein asimetrikoa den.
5. Badago baldintzarik hizkuntza-eskakizun "asimetriko" batean izena emateko?
B1B2an izena emateko, B1B1 egiaztatuta izan behar duzu; B2C1ean izena emateko, B2B2 egiaztatuta izan behar duzu; C2C1ean izena emateko, C1C1 egiaztatuta izan behar duzu.
6. Hizkuntza-eskakizun asimetriko bat gainditzen badut, eta beste deialdi batean hurrengo hizkuntza-eskakizun simetrikoan ematen badut izena, azterketa osoa egin beharko dut ala soilik egiaztatu gabe dudan trebetasunen azterketa?
Egiaztatu gabe duzun trebetasunen azterketa egin beharko duzu. Adibidez, B1B2 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen baduzu, B2ko ahozkoa egiaztatuta izango duzu; beraz, B2B2 hizkuntza-eskakizunean ematen baduzu izena, soilik B2ko azterketa idatzia egin beharko duzu.
7. Azterketa prestatu nahi badut, non aurki ditzaket ereduak?
Web-orri honetan badago atal bat “azterketa-ereduak” izena duena. Bertan daude ereduak eta azalpenak hizkuntza-eskakizunetan banatuta.
8. Azterketa eguna aldatzerik ba al dago?
Azterketari bakoitzak egun bakarra izango du azterketaren atal bakoitza egiteko. Azterketa-egunak ezin izango dira aldatu.
9. IVAPeko hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu izanak balio al du beste erakundeetarako?
Baliokidetza-atalean azaltzen den bezala, euskara-agiriak berdinduta daude gaur egun; hau da, maila bereko egiaztagiriak balio bera dute edozein egoeratarako.
10. Zer egin behar dut ziurtagiria jasotzeko?
Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duen hautagaiak, bere ziurtagiri digitala behar beste aldiz jaitsi ahal izango du Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik, “nire izapideak” ataletik (www.euskadi.eus) edo IVAPeko Azternet aplikaziotik (www.ivap.euskadi.eus/azternet).
Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak dira, besteak beste, Itsasontzien Jokoa / B@kQ, herritarren ziurtagiria, biak IZENPErenak, eta NAN elektronikoa.
IZENPEren ziurtagiriak aurrez aurre eskatu daitezke Zuzenean zerbitzuaren edozein arreta-gunetan, edozein KZGunetan edo Osakidetzaren Osasun Zentroetan. Hartarako, interesatuak aldean eraman behar du NAN agiria (edo baliokidea) eta horren fotokopia bat.
11. Jatorrizko ziurtagiria galtzen badut zer egin behar dut kopia bat jasotzeko?
Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duen hautagaiak, bere ziurtagiri digitala behar beste aldiz jaitsi ahal izango du Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik, “nire izapideak” ataletik (www.euskadi.eus) edo IVAPeko Azternet aplikaziotik (www.ivap.euskadi.eus/azternet).
Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak dira, besteak beste, Itsasontzien Jokoa / B@kQ, herritarren ziurtagiria, biak IZENPErenak, eta NAN elektronikoa.
IZENPEren ziurtagiriak aurrez aurre eskatu daitezke Zuzenean zerbitzuaren edozein arreta-gunetan, edozein KZGunetan edo Osakidetzaren Osasun Zentroetan. Hartarako, interesatuak aldean eraman behar du NAN agiria (edo baliokidea) eta horren fotokopia bat.
12. Emaitzarekin ados ez banago nola bidera dezaket erreklamazioa?
Behin-behineko emaitzak argitaratzen direnean erreklamazioetarako epea jakinarazi eta prozedura azaltzen da.
13. Euskaltegietan gainditutako urratsak baliokidetuta daude hizkuntza-eskakizunen batekin?
Euskaltegietan gainditutako urratsek ez dute ziurtagiri ofizialen baliorik.
14. Hizkuntza-eskakizunen bat dudan jakin nahi dut. Zer egin behar dut?
Idatziz eskatu, zure datu guztiak eta harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat adieraziz.
Hautaketa-prozesuetan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketei buruz
1. Nork har dezake parte?
Euskal Sektore Publikoko entitateek (udalek, foru aldundiek...) beren lanpostuak betetzeko deialdiak antolatzen dituztenean, lanpostuak ezarrita daukan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko azterketa egiteko aukera ematen dute. Beraz, hautaketa-prozesuan parte hartzen duten hautagaiek egin dezakete euskara-azterketa, baldin eta euskararen aurreko proba baztertzaile guztiak gaindituta badituzte.
2. Nola egiaztatzen dira hizkuntza-eskakizunak hautaketa-prozesuetan?
IVAPek deialdi bateratuen egutegia dauka argitaratuta bere web-orrian. Hautaketa-prozesua deitu duen erakundea (ez hautagaia bera) harremanetan jarriko da deialdi bateratuen koordinatzailearekin eta euskara-proba egiteko data adostuko dute, argitaratuta dagoen egutegia kontuan izanda.
Hainbat erakundetako hautagaiak elkartuko dira egun eta leku berean hizkuntza-eskakizunen azterketak egiteko; horregatik deitzen zaio deialdi bateratua.
3. Gainditzen badut, non jasoko dut egiaztagiria?
Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duen hautagaiak, bere ziurtagiri digitala behar beste aldiz jaitsi ahal izango du Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik, “nire izapideak” ataletik (www.euskadi.eus) edo IVAPeko Azternet aplikaziotik (www.ivap.euskadi.eus/azternet).
Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak dira, besteak beste, Itsasontzien Jokoa / B@kQ, herritarren ziurtagiria, biak IZENPErenak, eta NAN elektronikoa.
IZENPEren ziurtagiriak aurrez aurre eskatu daitezke Zuzenean zerbitzuaren edozein arreta-gunetan, edozein KZGunetan edo Osakidetzaren Osasun Zentroetan. Hartarako, interesatuak aldean eraman behar du NAN agiria (edo baliokidea) eta horren fotokopia bat.
4. Gainditzen ez badut, zein da erreklamazio-epea?
Hautaketa-prozesua antolatu duen erakundeak, azterketaren emaitzak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea jakinaraziko die hautagaiei. Beraz, erreklamazio-epea hautaketa-prozesuaren epaimahaiak erabakiko du, ez IVAPek.
5. Non jarri behar dut erreklamazioa?
Erreklamazioa hautaketa-prozesua antolatu duen erakundean jarri behar da eta prozesuaren epaimahaiari zuzenduta egon behar du. Erreklamazio-epea bukatutakoan, erakundetik IVAPera bidaliko dituzte jasotako erreklamazio guztiak.
Erreklamazioen erantzunak epaimahaiari bidaliko dizkio IVAPek.
6. Zer erreklamatu ahal da?
Honako eskaerak egin ahalko dira:
- Epaimahaiak azterketa eta lortutako emaitza berrikustea
- Ahozkoaren grabazioa entzutea