Azken zenbakia

RVAP 118 zbk. (leiho berri batean irekitzen da)
IRAILA - ABENDUA 2020


Azterlanak

El doble grado de jurisdicción para las sanciones administrativas graves, una imperiosa exigencia convencional y constitucional.

Egilea: COBREROS MENDAZONA, Edorta

LABURPENA: Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 7. protokoloaren 2. artikuluaren arabera, administrazio-zehapen larrietarako jurisdikzio-auzialdi bikoitzaren bermea exijentzia bat da, eta ezinbestekoa dugu administrazioarekiko auzien antolamendurako, batez ere duela gutxi Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako Saquetti Iglesias c. España epaitik aurrera.
HITZ GAKOAK: Jurisdikzio-auzialdi bikoitza. Administrazio-zehapen larriak.

Las comunidades de regantes ante la legislación de Contratos del Sector Público. (leiho berri batean irekitzen da)
 
Egilea: EZQUERRA HUERVA, Antonio

LABURPENA: Lan honetan, aztertzen da ureztatzaileen komunitateak –eta, hedaduraz, ur publikoen erabiltzaileen edozein komunitate– Sektore Publikoko Kontratuen Legeari lotuta dauden ala ez. Gai eztabaidagarria da, eta horren erakusgarri da zenbait administrazio-auzitegik kontratu-errekurtsoei buruz egindako interpretazio erabat kontrajarriak defendatu izana. Defendatzen den ondorioa ez dator bat ureztatzaileen komunitateak sektore publikoko kontratuen legeriaren aplikazio-eremu subjektiboaren zati gisa hartzearekin; izan ere, komunitate horiek ez dira sartzen ez administrazio publikoaren kontzeptuan, ez administrazio publikoaren izaera ez duen botere adjudikatzailearen kontzeptuan, ezta, azken batean, botere adjudikatzailearen izaera ez duten sektore publikoko entitateen kategorian ere.
HITZ GAKOAK: Sektore publikoko kontratuak. Ureztatzaileen komunitateak. Botere adjudikatzaileak. Zuzenbide publikoko korporazioak. Erregulazio harmonizatupean dauden diruz lagundutako kontratuak.

Gobernanza anticipatoria y proactividad administrativa: las virtudes de la descentralización. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: RIVERO ORTEGA, Ricardo

LABURPENA: COVID-19 krisiak agerian utzi du maila anitzeko gure Gobernantzak ez duela aurrea hartzeko gaitasunik, maila zentraletik berandu erantzun delako. Denontzat neurri berak ezarri ordez metodologia deszentralizatuago batean oinarrituz gero, agertokien definizio estrategikoko zientziak iradokitzen duen ildoari jarraikiz, erabaki egokiagoak hartuko ziren.
HITZ GAKOAK: Maila anitzeko gobernantza aurre hartzailea. Deszentralizazioa. Estrategia. COVID19.

El desistimiento del procedimiento del contrato de concesión de obra pública del Campus de la Justicia de Madrid. Historia de un embrollo. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: YÁÑEZ DÍAZ, Carlos

LABURPENA: Artikulu honetan, aipatzen da zer arazo izan dituen Madrilgo Erkidegoak Justiziaren Campusa eraikitzeko lanak kontratatzeko. Hasiera batean, merkataritza-sozietate publiko bat eratzea erabaki zen, eta, gero, desegin ondoren, obra publikoaren emakida-kontratu bat egitea, merkataritza-sozietateak egindako kontratuak aldez aurretik suntsiarazi gabe; hala, aztertzen da zer arazo sortu dituzten emandako ebazpen ezberdinek; izan ere, Madrilgo Erkidegoko Kontratuen Administrazio Auzitegiak emandakoek emakida-prozeduran atzera egitea eragotzi zuten, baina Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren epaiek, berriz, onartu egin zuten. Arazo hau Espainiako kontratazio publikoaren araudiak Europako zuzentarauen ondorioz izandako bilakaeraren esparruan aztertzen da.
HITZ GAKOAK: Kontratu aurreko atzera-egitea. Kontratuzko prerrogatibak. Kontratuetako administrazio-auzitegiak.


Jurisprudentzia

Declaraciones responsables y comunicaciones: efectos y tramitación. Especial referencia al ámbito urbanístico. Análisis jurisprudencial. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: GAVIEIRO GONZÁLEZ, Sonia

LABURPENA: Lan honek sortu berri den jurisprudentzia txikia aztertzen du, jakinarazpenak eta aitorpen arduratsuak, herritarren jardueran Administrazioaren esku-hartzeko bitarteko arrunt gisa, ondo ezagutzeko; bereziki, hirigintzako arlora begiratuko dugu. Zalantza guztiak konpondu nahi dira, adibidez, mota honetako teknikak aurkeztutakoan edo, hala badagokio, aurkezpenik egin ezean. Halaber, aztertzen da jurisprudentzia baketsua ekintza irregularrak gelditzeko behin behineko neurriarekin lotuta.
HITZ GAKOAK: Bolkestein. Jakinarazpenak. Aitorpen arduratsuak. Jurisprudentzia. Hirigintza.

¿A quién afecta el descrédito, sobre todo? (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: IGARTUA SALAVERRÍA, Juan

LABURPENA: Auzitegi Gorenaren 3. Salak BJKNk izendapen diskrezionalen gainean egindako kontrolak kritika ugari eragin ditu XXI. mende honetako bi hamarkadetan, kaltetuen eta doktrina-sektore batzuen partetik. Baina, azkenaldian, aipatutako Salako magistratuen artean ere gertatzen dira desadostasunak. Ikuspuntu horretatik, pentsa liteke hemen aipatutako epaia enegarren desadostasuna dela, horrelako ebazpen bat ebazten duten magistratuen (oraingoan Seigarren Sekziokoak) arteko beste bat. Baina bada zerbait garrantzitsuagoa eta larriagoa. Larriena ez da ebazpena gehiengo estuz eman izana (3-2), baizik eta zer argudio erabili duen gehiengo txiki horrek ebazpena justifikatzeko; izan ere, inoiz ez dira hain baxu erori.
HITZ GAKOAK: Diskrezionalitatea eta hautaketa-irizpideak. Merezimenduak baloratzea eta balorazioak justifikatzea. Baterako balorazio arrazoitua. Balorazio selektiboa eta tratu-berdintasuna. Konparaziozko judizioa konparazioarekin eta justifikazioarekin. Erabaki arrazoitu baten elementuak.


Notak

La política a favor de la cultura vasca en el País Vasco norte. (leiho berri batean irekitzen da)

Egilea: URTEAGA, Eguzki

LABURPENA: 1990ean, Euskal Kultur Erakundearen sorrerak inflexio-puntu bat suposatu du Iparraldean gauzatu den euskal kulturaren aldeko politikan, batetik, harrezkero, lurralde horrek bere kultura propioa sustatzeaz arduratzen den politika berezi bat baitauka, eta, bestetik, Ipar Euskal Herria politika publiko hori osatzeaz, gauzatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den erakunde batetaz hornitu baita. Bere sorreraz geroztik, kultur elkarteen bultzadaren ondorioz eta lurraldeko administrazio publiko ezberdinen borondateari esker, EKEk lan egiten du euskal kulturaren babes, transmisio eta hedapenaren alde, arreta berezia jarriz euskarazko sorkuntzaren aldeko ekimenetan. Horretarako, egitarau eta gailu multzo batean egikaritu den norabide estrategikoetaz hornitu da.
Erakunde hori euskal kulturaren baliabide erakargune bat bezala ezagutua da eta rol garrantzitsu bat jokatzen du mugaz gaindiko harremanetan, batez ere Eusko Jaurlaritzarekin daukan harreman estuari esker. Horrez gain, Euskal Kultur Erakundeak, egunerokotasunean, arte eszeniko, ikus-entzun, ondare ala letren arloetan diharduten kultur erakundeak laguntzen ditu. Izan ere, bere lantaldeak egitasmoak garatzen ditu elkarte-kideekin lankidetzan jardunez, baita ere beste bazkide batzuekin, publikoak eta pribatuak izan daitezela. Batez ere frantses eta euskal administrazio publikoek diruztatzen dute, eta bere Administrazio kontseilua erakunde publiko zein lurraldeko kultur eragilez osaturik dago.
HITZ GAKOAK: Kultur politika. Ipar Euskal Herria. Euskal Kultur Erakundea.

Bibliografia

AGUADO i CUDOLÁ, V., y CASANOVAS i IBÁÑEZ, O., (Directores): El derecho a la ciudad: el reto de las smart cities. Atelier Libros Jurídicos, 2018. 288 págs. (Begoña CRESPO HIDALGO) (leiho berri batean irekitzen da)

MANUEL SÁNCHEZ DE DIEGO FERNÁNDEZ DE LA RIVA Y JAVIER SIERRA RODRÍGUEZ (coords.), Transparencia y participación para un gobierno abierto, Wolters Kluwer, Madrid, 2020. (Noel ARMAS CASTILLA) (leiho berri batean irekitzen da)

LÓPEZ RAMÓN, FERNANDO, Las vinculaciones singulares urbanísticas. Atelier, Barcelona, 2020, 184 págs. (Carmen AGOUÉS MENDIZABAL) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: