20 AHOLKU HIZKERA JURIDIKO-ADMINISTRATIBOA HOBETZEKO (2025/60/15/53)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
- Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
- Modalitatea: Lineakoa
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2025eko irailaren 15etik urriaren 24ra
- Iraupena: 30 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik uztailaren 18ra: Administrazio orokorra (*)
2025eko urtarrilaren 2tik uztailaren 24ra: Beste administrazio batzuk - (*)Oniritzi epea: 2025eko uztailaren 19tik 24ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko irailaren 14a
- Hizkuntza: Euskara
- Irakaslea: IVAP-EKO ADMINISTRAZIO HIZKERAREN ARLOA
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/
Helburu orokorrak
Alde batetik, erakutsi nahi dugu testu argiagoak idatz ditzakegula diskurtso juridikoko zenbait ezaugarritan arreta jarriz gero, genero honetako idatzien berezko zehaztasuna kaltetu gabe. Eta, bestetik, kalitatezko testu juridikoen erredakzioa sustatzeko abiapuntua eskaini nahi dugu, ikastaroa aitzakia izanda, lankidetzarako bilgune bat eratu, eta arauen hizkeraren inguruan gogoeta egiteko.
Helburu zehatzak
Testu juridiko-administratibo argi, zehatz eta zuzenak idaztea dugu helburu. Horretarako, hizkera juridikoadministratiboa berez dena baino ulergaitzago egiten duten hainbat egitura detektatu eta landu ondoren, ahalik eta modu laburrenean azaldu ditugu. Azalpen horien bidez, honako hau ikasiko du ikasleak:
- Zerrendak erabiltzen.
- Erreferentziazko mekanismoak bereizten.
- Tartekiak erabiltzen.
- Estilo nominala neurriz erabiltzen.
- Aditz esanguratsuak lehenesten.
- Alferrikako esapideak ezabatzen.
- Ohiko esapide desegokiak detektatzen.
- Informazio garrantzitsuena lehenbailehen ematen.
- Gerundio okerrak ekiditen.
- Erlatibozko egiturekin kontu izaten.
- Esaldi aktiboak erabiltzen.
- Kalko okerrak baztertzen.
- Besteen diskurtsoa modu egokian erreproduzitzen.
- Koma toki egokian jartzen.
- Ezezko esaldiak saihesten.
- Letra larria behar denean soilik erabiltzen.
- Laburtzapenak eta siglak behar direnean soilik erabiltzen.
- Aditz forma batzuk egoki erabiltzen.
- Lexiko egokia aukeratzen.
Konpetentziak
Ikastaroa egin ondoren, ikaslea testu juridiko-administratiboetan egiten diren ohiko akatsez jabetuko da.
Kontuan izan ikastaroan gai bakoitzaren gaineko zehaztasun behinenak soilik azaldu ditugula, beraz, testu argi, zehatz eta guztiz zuzenak idaztea helburu duenak gehiago sakondu beharko du gaietako bakoitzean.
Hogei gai guztira, teoria eta ariketez hornituak guztiak. Hona hemen gaien zerrenda:
1. GAIA: Zerrendak irakurgarritasuna hobetzeko eraginkorrak.
2. GAIA: Tartekiak ondo erabiliz gero, ondo kudeatu.
3. GAIA: Estilo nominala, neurriz.
4. GAIA: Bere, haren, beraren ez dira berdin.
5. GAIA: Nola erabili hau, hori eta hura.
6. GAIA: Aditz perifrastikoen ordez, aditz esanguratsuak.
7. GAIA: Ezabatu alferrikako esapideak.
8. GAIA: Ohiko esapide desegoki batzuk.
9. GAIA: Esaldian, garrantzitsuena ahalik eta lasterren.
10. GAIA: Gerundioen okerreko erabilera.
11. GAIA: Kontuz erlatibozko egiturekin.
12. GAIA: Esaldi aktiboak, naturalagoak.
13. GAIA: Baztertu kalko okerrak.
14. GAIA: Besteen diskurtsoa erreproduzitzea.
15. GAIA: Koma batek aise alda dezake testuaren zentzua.
16. GAIA: Ezezko esaldiak ilunago.
17. GAIA: Letra larria, beharrezkoa denean bakarrik.
18. GAIA: Laburtzapenak eta siglak noiz eta nola erabili.
19. GAIA: Aditzari lotutako erabilera oker batzuk.
20. GAIA: Lexiko egokia aukeratzeko zenbait irizpide.
Metodologia
Ikastaroak 20 unitate ditu eta sei astez izango da ikusgai. Tarte horretan ariketa guztiak, azterketa eta balorazio-inkesta egin beharko dituzue.
Azaldutako gaiei buruzko material osagarria ere gehitu dugu zenbait gaitan. Material hori batzuetan nahitaez irakurri beharrekoa izango da, eta besteetan, berriz, aukerakoa.
Aukerako hori hizkera juridiko administratiboaren ajeak sakonago aztertu nahi dituenari begira gehitu dugu.
Berriak eta zalantzak izeneko foroak bi erabilera izango ditu:
1. Ikasleen zalantzak argitzea. Ikasleren batek zerbait ulertzen ez duenean, edo zalantzaren bat daukanean bertan jarriko du, eta tutoreak zein ikaskideek lagundu ahal izango diote.
2. Tutoreak abisuak jartzea. Ikastaroak dirauen artean, tutoreak eman beharreko ohar eta abisuak jartzeko erabiliko du.
Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluaziorako ariketak eta azterketa. Kontuan izan, azterketa egin ahal izateko, ariketa guztiak eginda izan behar dituzuela.
Aprobetxamendua
Ariketa guztiak egin, horietako % 60 gainditu, eta azterketa gainditu.
Ikastaroaren balorazioa
Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio-inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:
IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.
Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:
Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.
