FAQ galderak

Bai, hurrengo erakundeetako enplegatu publikoa bazara:

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetakoa
  • Euskadiko Toki eta Foru administrazioetakoa
  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.

IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta Eskabideen kontsulta eta jarraipena aukeratu.

Zuk adierazitako helbide elektronikoan mezu bat jasoko duzu ikastaroa hasi baino 2 egun lehenago.

Bertan, hurrengo informazioa gogoraraziko zaizu:

  • ikastarora sarbidea
  • erabiltzailea
  • pasahitza
  • laguntza eskatzeko helbide elektronikoa edota telefono zenbakia
  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • Matrikula epean bazaude, zuk zeuk ikastaroari uko egin diezaiokezu. IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta Eskabideen kontsulta eta jarraipena aukeratu.
    • Matrikula epea amaitu bada, lehenbailehen, zure solaskideari jakinarazi.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Ikastaroa hasi baino lehen, zure solaskidearekin edo arduradunarekin harremanetan jarri.

Ikastaroa hasi baino egun bat lehenago arte uko egiten badiozu, matrikularen prezioa salbuetsita dago.

Epe horretatik kanpo ikastaroari uko eginez gero, matrikula kobratuko zaio zure sail edo erakundeari.

  • Ikastaro bakoitzeko fitxa teknikoan "Ebaluazioa" atalean duzu eskuragarri.

IVAPek ikastaroa amaitu eta ziurtagiria sortzen duenean, mezu elektroniko bidez, Egoitza elektronikoan ziurtagiri digitala eskugarri duzula jakinaraziko zaizu. Ziurtagiria ikusi edota deskargatzeko:

  1. Jarraitu mezuan adierazten zaizkuzun argibideak
  2. IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ondoren, "Ziurtatzeak" botoira jo eta dagokizun ziurtagiria aukeratu.

 

Online egin beharreko aprobetxamendu proba. Berau burutzeko hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

  • It-Txartela helbidean sartu.
  • Sakatu Identifikatu eta erabiltzailea eta pasahitza zeintzuk diren adieraziko zaizkizu (kasu bietan zure NAN zenbakia hizkiarekin).
  • Azterketak egiteko egutegiaren arabera, proba egiteko eguna, lekua eta ordua eskatu

prestakuntza@ivap.eus

(945) 017622 

(945) 017660 

(945) 017620

Azken aldaketako data: