Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA POSITIBORA HURBILTZEA (2026/24/28/1)

Presentziala

Aniztasunaren kudeaketari buruzko funtsezko kontzeptuak ulertzea

  • Arloa: Biztanleria, Gizartea
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 23a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:00
    • Iraupena: 3 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko otsailaren 13tik martxoaren 23ra: Administrazio Orokorra (*)
      2026ko otsailaren 13tik martxoaren 27ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko martxoaren 24tik 27ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko apirilaren 22a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: IMANOL SANCOSMED CÁMARA

Helburu orokorrak

Aniztasunaren kudeaketari buruzko funtsezko elementuak ezagutzea

Helburu zehatzak

  • Aniztasunarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak identifikatzea
  • Aniztasun mota nagusiak identifikatzea
  • Aniztasunaren kudeaketara hurbiltzea

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Aniztasunarekin eta giza eskubideekin duten artikulazioarekin lotutako kontzeptu nagusiak ulertzea.
  • Aniztasun mota nagusietako batzuk identifikatzea
  • Aniztasunaren kudeaketaren oinarrizko elementuak ezagutzea
  1. Funtsezko kontzeptuak
  • Oinarrizko kontzeptu-esparrua
  • Aniztasuna eta Giza Eskubideak
  1. Dibertsitate mota nagusiak
  • Etorki, jatorri edo nazionalitatearen araberako kultura-aniztasuna
  • Etniaren araberako kultura-aniztasuna
  • Erlijio-aniztasuna
  • Sexu- eta genero-aniztasuna
  1. Aniztasunaren kudeaketara hurbiltzea
  • Kultura- eta erlijio-aniztasuna kudeatzeko oinarriak
  • Sexu- eta genero-aniztasuna kudeatzeko oinarriak

Metodologia

Azalpena: PowerPoint aurkezpenen bidezkoa, ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin.

Parte-hartzailea: talde-dinamikak eta metodo sokratikoa erabiliko dira, ikasleak galderen bidez gidatzeko. Irakasleek gidaritza soilik beharrezkoa denean hartuko dute.

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintzak

Atsedenerako 15 minutuak ez dira kontuan izango.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Donostiako IVAPeko M2 gela
SAN BARTOLOMÉ | SAN BARTOLOME, 28
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN,  GIPUZKOA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
SAN BARTOLOMÉ 28 - DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN, PK: 20007
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
0,00€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

  • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko