ATENCIÓN A LA CIUDADANÍA. DAR NUESTRA MEJOR RESPUESTA DESDE NUESTRO MEJOR ESTADO EMOCIONAL (2026/20/1/1)

On-line

Arreta-jarraibiderik onenak identifikatuko ditugu, gure egoera emozionala zainduz eta jarrera konplexuak identifikatuz. Profesionalen baliabide pertsonaletan jarriko dugu arreta, gure erantzuna eta elkarrizketa eraginkorra, naturala eta ondo bideratua izan dadin.

  • Arloa: Antolakuntza- Gizabaliabideak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileak, jendeari arreta ematen diotenak, bai aurrez aurre, bai telefonoz.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko irailaren 16tik urriaren 23ra
    • Iraupena: 17 ordu
    • Izena emateko epea:
      2026ko ekainaren 1etik 29ra: Administrazio Orokorra (*)
      2026ko ekainaren 1etik uztailaren 3ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko ekainaren 30etik uztailaren 3ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko irailaren 15a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakaslea: María Olarte
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

Helburu orokorrak

  • Nire egoera emozionala eta horrek arretan duen eragina ikustea
  • Jarrera konplexuak identifikatzea eta irtenbidea ematea nik ditudan baliabide pertsonalak kontuan izanda
  • nire eguneroko lanera transferitzen lagunduko diguten kasu errealak aztertzea

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Bere egoera emozionala identifikatzeko eta neurtzeko
  • Herritarrei arreta emateko jarraibide osasuntsuak eta positiboak aplikatzeko
  1. Gure lan-esparrua eta esparru publikoa
  2. Nire lanposturako ezinbestekoak
  3. Nork bere burua ezagutzea etengabeko hobekuntzaren oinarri gisa
  4. Nigan eragina duten jarrerak eta bahitzen nauten jarrerak
  5. Nork bere burua ezagutzeko eta jarrerak hobetzeko teknikak:
    • DEP
    • Joerak pertzeptiboak
    • Matrix
    • Intzidente kritikoen azterketa

Metodologia

Online autoprestakuntzako prestakuntza-ekintza, esperientziak, ekarpen kontzeptuala eta egunerokotasunari lotutako ariketak uztartuko dituena. Metodologia honen bidez, astero edukien zati bat garatuko da eta 3 fase izango ditu: bideo eta ariketa bat ikustea, aditu baten eskola eta praktika-komunitate bat. Lehenengo fasean, ikasleek bideoa aztertuko dute, eta dokumentazioa ere erantsiko zaie. Aditu baten eskoletan ikastaroan parte hartzen duten pertsona guztiek parte hartuko dute, eta praktika-komunitateetan, irakasleek gidatuta, ikasleek taldeka hitz egingo dute.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluaketak test itxurako ariketa eta kasu praktiko bat izango ditu. Jarduera batzuk on-line egin behar dira eta beste batzuk ordenagailuan gero plataforma birtualean atxikitzeko, tutoreak zuzendu eta lanaren feedback-a bidali dezan.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko ariketa guztiak egitea
  • Bideokonferentzia saioetara (adituen eskolak eta praktika-komunitateak) bertaratzea.
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea, gutxienez, emaitzen %80a zuzen

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

172,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.