CONTROL FINANCIERO EN MATERIA DE PERSONAL Y TESORERÍA (2025/17/2/5)

Presentziala

Langileen eta diruzaintzaren finantza-kontrola kudeatzeko lantegi praktikoa.

  • Arloa: Prestakuntza - Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Toki-erakundeetako esku hartzeko langileak.

    Hautatze irizpideak: Lehentasuna izango dute arlo ekonomikoan lan egiten duten toki erakundeetako idazkari kontu-hartzaileek eta diruzainek.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: martxoaren 27a, 28a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko martxoaren 26a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: EVA MARIA MOTA SANCHEZ, MARIA DEL MAR MOTA SANCHEZ

  • Taller práctico de la gestión y control interno: contrato menor y subvenciones públicas.

Helburu orokorrak

Langileen fiskalizazioaren eta diruzaintzako arrisku-arloaren finantza-kontrola egiteko ezagutza teorikoa eta praktikoa eskuratzea.

Helburu zehatzak

  • Diruzaintza planifikatzen jakitea.
  • Langileen arloko finantza-kontrola kudeatzea.
  • Ordainketen kontu-hartzailetza egitea.
  • Nominen, LPZren eta plantillaren finantza-kontrola kudeatzea.
  • Langileen arloko barne-kontrolaren laburpen-txostena egiten jakitea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikasleak gai izango dira arlo ekonomikoko langileen eta arrisku-arloaren barne-kontrolaren eta finantza-kontrolaren lege-araudia ezagutzeko.

1.EGUNA

  • Finantza-kontrola langileen arloan.
  • Nominen finantza-kontrola.
  • Nominaren kontu-hartzailetza.

2.EGUNA

  • Diruzaintzaren plangintza.
  • Diruzaintzako finantza-kontrola.
  • Diruzaintzako arrisku-arloa.

Metodologia

Saio teoriko-praktikoak.

Ebaluazioa

Azken ebaluazioa test motako proba bat izango da, 15 itemekoa. Hori gainditzeko, 8 itemi erantzun zuzena eman beharko zaie. Erantzun okerrek ez dute zigorrik eragiten. Probak 30 minutuko iraupena izango du eta bigarren saioaren amaieran egingo da. Azken kalifikazioa GAI/EZ GAI izango da.

Aprobetxamendua.

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiriak.

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Esparrua

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

RECALDE | RECALDE, 18
BILBAO,  BIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.