HIRIGINTZA IKASTAROA. DONOSTIA 2026 (2026/2/4/2)

Presentziala

Ikastaroan zehar Hirigintza-prozesuaren ikuspegi orokorra aztertuko da, baita lurzorua eraldatzeko prozesuaren inguruko arau-esparruarena ere.

HARTZAILEAK:

A eta B taldeetako administrazioetako langileak.

Profesionalak eta unibertsitateko tituludunak.

Hautatzeko irizpideak:
1- Administrazio orokorreko A eta B taldeko langilea publikoak.
2- Beste administraziozko A eta B taldeko langile publikoak.
3- Profesionalak eta unibertsitate-titulua duten pertsonak.

Lehentasunaren arabera, iristeko ordenaren arabera.

MATERIALA

Materiala eskuratzeko: https://autoprestakuntza.euskadi.eus. Ikastaroa hasi baino egun batzuk lehenago mezu elektronikoa jasoko duzu erabiltzaile eta pasahitzarekin.

  • Arloa: Prestakuntza - Hirigintza, Prestakuntza - Etxebizitza, Prestakuntza - Lurralde antolamendua, lanak eta garraioak, Prestakuntza - EVETUko ikastaro monografikoak
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: urriaren 19a, 20a, 26a, 27a eta azaroaren 2a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 25 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 12tik urriaren 4ra
    • Oniritzi epea: 2026ko urriaren 5etik 9ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 12a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak:
    • GAIZKA PEROSTERENA ARREGI, arkitektoa
    • MIKEL IRIONDO ITURRIOZ, abokatua
    • OLATZ MERCADER ECHAVE, abokatua

helburu orokorrak

Hirigintza prozesuaren ikuspegi orokorra lortzea, baita lurzorua eraldatzeko prozesuaren inguruko arau-esparruarena ere.

Hirigintza, plangintza, antolamendua eta exkuzioa aztertzea; lurzoruari ete hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotako egitura-planeamendu xehatuko figura nagusiak aztertzea.

Ikasleen helburuak

Aplikatu beharreko araudia eta prozedura identifikatzeko eta hirigintzako jarduerekin lotura duten izapideetan aplikatzeko.

Gaitasunak

Ikasleak gai izango dira aplikatu beharreko araudia eta prozedura identifikatzeko eta hirigintzako jarduerekin lotura duten izapideetan aplikatzeko.

1- HIRIGINTZAREN HELBURU OROKORRAK ETA EGUNGO TESTUINGURUA

2- PLANGINTZA ANTOLAMENDUA

2.1.- Planginza eta antolamenduaren xedea

2.2.- Lurralde antolamendua / hirigintza antolamendua.

3- LURRALDE ANTOLAMENDUA

3.1.- Lurralde antolamendurako tresnak.

3.2.- Lurralde antolamendurako tresnen egungo egoera.

4- HIRIGINTZA ANTOLAMENDUA

4.1.- Hainbat kontzeptu eta definizio.

4.2.- Hirigintza-antolamendurako planak / tresnak.

4.3.- Hirigintza-antolamenduaren eskalak. Egiturazko antolamendua eta antolamendu xehatua: bata eta bestearen desbendintasunak.

4.4.- Hirigintza estandarrak.

4.5.- Lurzoruaren sailkapena. Lurzoruaren egoera (prezioa dela eta). Lur-jabetzaren edukia.

4.6.- Hirigintza antolamendurako planen beste betebeharrak.

4.7.- Hirigintza antolamendurako planen eta tresnen izapidetza eta onartzea.

5- HIRIGINTZA ANTOLAMENDUAREN EXEKUZIOA / KUDEAKETA

5.1.- Hainbat kontzeptu eta definizio.

5.2.- Jarduketa isolatuak: ezaera, ezaugarriak, eremuaren mugaketa eta exekuzio tresnak.

5.3.- Zuzkidura jarduketak: izaera, ezaugarriak, eremuaren mugaketa eta exekuzio tresnak.

5.4.- Jarduketa integratuak.

5.5.- 5.5.- Zuzkidura publikoak egikaritzeko jarduketak.

5.6.- Birpartzelazio Proiektuak

5.7.- Desjabetzepena.

5.8.- Urbanizazio Proiektuak.

5.9.- Urbanizazio kargak.

5.10- Lurzoruaren balioa.

6- ARIKETAK eta PRAKTIKAK

Metodologia

Teoriko-praktikoa.

Ikasleen parte-hartze aktiboa.

Azalpen praktikoak, benetako adibideetan oinarritutakoak.

Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokorrak eta espezifikoak betetzen direla bermatzea.


Ebaluazioan bi proba egingo dira, bata teorikoa eta bestea ikastaroan planteatutako egoera praktiko bati irtenbidea ematea.

Kalifikazioa hau izango da: GAI/EZ GAI

Bete beharreko baldintzak:

+ % 80ko bertaratzea.

+ Ebaluazioa gainditzea.

+ Matrikula ordaintzea.


Ziurtagiri digitala

Ziurtagiri digitala eskura izango duzu jakinarazpena posta elektronikoan "IVAPekiko izapideak", "Ziurtagiriak" atalean, jaso ondoren.

Ikastaroaren balorazioa

Ikasleei gogobetetze-inkestak egingo zaizkie.

Irakasleei balorazio inkesta egingo zaie.

Kontaktua:

evetu@ivap.eus

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
SAN BARTOLOMÉ | SAN BARTOLOME, 28
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN,  GIPUZKOA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
SAN BARTOLOMÉ 28 - DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
263,55€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

HARTZAILEAK:

+ Eusko jaurlaritzako enplegatu publikoek, automatrikulazio bidez

+ Udal eta foru-administrazioetako langileek beren heziketa-koordinatzailearen bitartez.

+ Unibertsitateko titulodunak. IVAPeko web orriaren bidez: eskaera

ONARPENA

Eskatzailearen onarpena: onartutako guztiei emailez baieztatuko zaie onartuta daudela, halakorik ezean, eskaera ez dela onartu ulertuko da.

BAJAK

Bajaren gertatzen bada, interesatuak edo prestakuntzako koordinatzaileak horren barri eman beharko du e-mail bidez, ikastaroa hasi aurretik, bestela, matrikula ordaindu egin beharko da.

MATRIKULA ORDAINTZEKO

Erakundeak: Behin ikasturtea hasita, IVAPek faktura egingo du. Faktura hori fakturazio elektronikoren bidez bidaliko zaie enplegatu publikoen erakundeei, ordain dezaten.

Partikularrak: Eskabidean adierazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpetan" ataletik eskuratu ahal izango dituzte matrikularen faktura eta ordainketa-gutuna, edo, hala badagokio, posta arruntez bidaliko zaie ordainketa-gutuna.

Enpresak: Matrikularen faktura eta ordainketa-gutuna Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atalean.

Ordainketa aurrez aurre egin ahal izango da atxikitako finantza-erakundeetara edo haien kutxazainetara joanda (Kutxabank, Laboral Kutxa, Sabadell-Guipuzcoano, La Caixa, Bankia, Bankoa, BBVA eta Santander)

Matrikula ordaintzen ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketa Erreglamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritakoa beteko da.