INMIGRACIÓN E INTERCULTURALIDAD (2026/24/6/1)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko hainbat alderdi ezagutzea.
- Arloa: Prestakuntza - Arreta Soziala, Lana eta Lan-antolamendua
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak:
Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuetako, enplegu zerbitzuetako edo immigrazio arloko langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: maiatzaren 7a, 8a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 6ra
- Oniritzi epea: 2026ko apirilaren 7tik 10era
- Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 6a
- Hizkuntza: gaztelera
Helburu orokorrak
- Immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko ezagutza zabaltzea, errealitate hori kudeatzeko beharraz jabetzea ahalbidetuko duten oinarrizko elementuak emanez, herritarrentzako arreta egokituz eta jardunbide profesional egokiak txertatuz ikuspegi inklusibo, ez-diskriminatzaile eta kulturartekotik.
Helburu zehatzak
- Migratutako biztanleriaren integrazioaren eta euskal gizartearen kulturartekotasunaren aldeko lanbide-zeregina hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eskuratzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Atzerritartasunaren esparru juridikoaren eta horrek gizarteratze-prozesuetan dituen baldintzen ikuspegi orokorra izatea.
- Migrazioa eta euskal gizartearen kultura-aniztasunari egiten dion ekarpena ezagutzea, kultura-aniztasuna kudeatzeko ereduen ezaugarriak identifikatzea, jarrera pertsonalak eta profesionalak kritikoki aztertzea, eta orientabide praktikoak hartzea, herritarren arreta berrikusi eta egokitu ahal izateko.
- Norberarenak ez diren kulturetako pertsonekin eta/edo kulturari dagokionez desberdinak diren inguruneetan eraginkortasunez eta errespetuz moldatzeko beharrezkoak diren gaitasunak ezagutzea.
- Atzerriko etorki, jatorri eta/edo nazionalitateko pertsonen gako batzuk ezagutzera hurbiltzea, administrazioaren erabiltzaile diren aldetik haien harrera eta gizarteratzea erraz baitezakete.
PROGRAMA
Lehenengo saioa:
- Jatorri eta/edo nazionalitate atzerritarreko pertsonen testuinguru juridikoa: atzerritartasun-esparruak dakartzan oztopoen eta ibilbidearen azterketa, eta gizarteratzeko, eskubideak eta betebeharrak baliatzeko eta zerbitzuak eskuratzeko baldintzatzaileak.
- Aholku Sarea, atzerritartasunaren arloko euskal zerbitzu juridikoa.
- Kultura-aniztasuna kudeatzeko ereduak: erreferentziazko esparru kontzeptuala, posizionamendua, printzipioak, eredu bakoitzaren potentzialtasunak eta inplikazioak, kultura-aniztasunaren kudeaketa diskriminazioaren prebentzio gisa.
- Kulturarteko gaitasuna: kontzeptuak mugatzea, kulturarteko gaitasunaren dimentsioak: kulturarteko kontzientzia, gaitasun kognitiboa edo kulturarteko ezagutza, gaitasun emozionala, portaera- eta metodologia-gaitasuna eta kulturarteko komunikazio-gaitasuna.
Bigarren saioa:
- Gizarte-zerbitzuekiko harremanetan gehiengoa duten kultura-kolektiboen gakoak: Latinoamerika.
- Gizarte-zerbitzuekiko harremanetan gehiengoa duten kultura-kolektiboen gakoak: Magreb.
- Gizarte-zerbitzuekin duten harremanean gehiengoa duten kultura-kolektiboen gakoak: Afrika Beltza.
- Gizarte-zerbitzuekiko harremanetan gehiengoa duten kultura-kolektiboen gakoak: Ekialdeko Europa.
Metodologia
Irakasleen azalpena, Power Point eta bideoren baten aurkezpenetan lagunduta, bertaratutakoekin analisi parte-hartzailea bultzatuz.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar erantzun anitzeko 12 galderez osatutako test erako proba burutuko da. Erantzun okerrak ez dira zigortuko eta proba gainditzeko gutxienez 8 erantzun zuzen osatu beharko dira. Ariketa burutzeko 15 minutuko tartea izango da. Adibideak:
1. Zein dira Euskadiko biztanleriaren jatorrizko lehen hiru herrialdeak (2022)?
- Maroko, Errumania eta Venezuela.
- Maroko, Kolonbia eta Errumania.
- Maroko, Kolonbia eta Nikaragua.
2. Zein da Espainian egiaztatu beharreko gutxieneko iraunkortasun-jarraia gizarte-sustraitzeagatiko bizileku-baimena lortzeko?
- Urte bat
- Bi urte
- Hiru urte
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
BALDINTZA TEKNIKOAK
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Esparrua
EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
