INTEGRAR LA PERSPECTIVA DE GÉNERO EN EL TRABAJO DIARIO (2026/26/0/7)

On-line

Berdintasunerako estrategiak eta genero-mainstreaminga jorratuko ditugu, eta ikuspegi hori nola txertatu proiektu baten etapa guztietan, diagnostikotik ebaluaziora arte.

  • Arloa: Berdintasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioetako langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko maiatzaren 4tik 15era
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 1era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko apirilaren 30a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Berariazko ikastaroak:
    • Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
    • Lo que tienes que saber de la violencia de género
    • Hacia un uso igualitario del lenguaje y la comunicación en la administración
    • Nuevos enfoques de los tiempos: la corresponsabilidad y la conciliación
    • Análisis de datos e indicadores de género
    • Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
    • Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
    • Herramientas útiles para la consecución de la igualdad en al atención a la ciudadanía
    • Hombres, masculinidades e igualdad: Mirando al futuro, construyendo políticas públicas para la igualdad

Helburu orokorrak

  • Proiektuen definizioan genero-ikuspegiaren esanahia eta irismena argitzea
  • Genero-ikuspegia duten proiektuak aztertuz, gure lanean nola gauzatu daitekeen esperimentatzea, modu sistematiko eta orokorrean "errutina edo lan egiteko modu berria" bermatuko duen tresna bat lortzeko.
  • Baina, praktikan, zer esan nahi du horrek?, zein dira berdintasunerako estrategiarik egokienak?, zer informazio behar da eta nola jaso daiteke?, nola diseinatu eta ebaluatu daitezke programak eta proiektuak berdintasunaren ikuspegitik?, zer bitarteko eta tresna erabil daitezke?

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko estrategia positiboak edo mainstreaminga onartzea.
  • Genero-ikuspegia txertatzea administrazioaren programen eta proiektuen fase guztietan.

I.MODULUA: Oinarrizko kontzeptuak argitzen. Berdintasuna lortzeko estrategiak: genero-ikuspegia.

  1. Estrategia duala: ekintza positiboak eta genero-ikuspegia txertatzea
  2. Behar praktikoak eta interes estrategikoak
  3. "Programa edo proiektu bat bera ere ez da neutroa generoari dagokionez"

II.MODULUA: Genero-ikuspegia duten eta ez duten proiektuak. Beste begirada batekin begiratzen ikastea.

  1. Genero-mainstreaminga. Zertaz ari gara?
  2. Zergatik txertatu genero-ikuspegia proiektu edo programetan?
  3. Zer esan nahi du genero-ikuspegia txertatzeak edo ez txertatzeak?

III.MODULUA: Genero-ikuspegia txertatzeko kontuan hartu beharrekoak

  1. Aurrediagnostikoa
  2. Proiektuaren diseinua
  3. Komunikazioa
  4. Proiektuaren garapena
  5. Ebaluazioa

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 3 ikasgai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburuak bete direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 3 jarduera daude. Jarduera batzuk on-line erantzun beharreko galdetegiak dira, eta beste batzuk, ordenagailuan egin beharko dira, gero plataforma birtualean jartzeko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko dio ikasleari. Jarduerak egiteko epeak orientagarriak dira; tutoreak finkatuko ditu, eta plataformako egutegian ikusi ahalko dira.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Jarduera guztiak gaindituta izatea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
88,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Toki eta Foru administrazioetako edo beste administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.