MÓDULO II:LAS SUBVENCIONES CONCEDIDAS POR ENTIDADES PÚBLICAS: JUSTIFICACIÓN, COMPROBACIÓN Y REINTEGROS (2026/0/14/2)

On-line

Ikastaro honetan dirulaguntzak justifikatzeko sistemak aztertuko dira, bai eta itzultzeko arrazoiak eta prozedura ere.

  • Arloa: Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak. Administrazio publikoek emandako diru-laguntzen prozeduren kudeaketan ari diren langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko ekainaren 1etik 26ra
      Bideokonferentzia saioa: ikusi "Informazio zehatza"
    • Iraupena: 20 ordu
    • Izena emateko epea:
      2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 4ra: Administrazio Orokorra (*)
      2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 8ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko maiatzaren 5etik 8ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 29a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: ALFREDO BARRIO GIL
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.


  • I.Modulua: Las subvenciones concedidas por entidades públicas: visión genera
  • II.Modulua: Fitxa honen xede den ikastaroa.
  • III.Modulua: Curso avanzado sobre la gestión de las subvenciones.

Ikastaro aurreratuan matrikulatzeko, ezinbestekoa da II.Modulua gaindituta izatea.

Helburu orokorrak
Diru-laguntzen Legearen eta berau herri-administrazioetan garatzen duen araudiaren eragina ezagutzea.

Helburu zehatzak
Araudiak barne hartzen dituen justifikazio- eta egiaztatze-prozedurekin loturiko gaien inguruko ezagutza xehea eskuratzea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Diru-laguntzen justifikazioaren espedienteak izapidetzeko.
  • Diruz lagundu nahi den jarduerarekin loturiko alderdien behar bezalako egiaztatzea egiteko, baita jarduera egiteko gastuena ere.

I.MODULUA: Diru-laguntzen justifikazioa

  • Justifikaziorako sistema: Justifikazio-kontua, Justifikazio-kontu erraztua, Modulu bidezko justifikazioa, Kontu-auditorentzako justifikazio txostena, Garapen eta lankidetza esparruko berezitasunak.

II.MODULUA: Diru-laguntzak egiaztatzea

III.MODULUA: Diru-laguntzen itzulera eta finantza-kontrola

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 4 gai ditu, test itxurako ariketak eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez. Irakasleak ikastaro hasieran eskatuko die ikasleei azaltzeko haien igurikimenak, zalantzak, kontsultak edota ikastaroan zehar landu nahiko lituzketen alderdiak. Ikasleek azaldutako gaiak prestakuntzako plataformak eskaintzen dituen baliabide desberdinen bitartez landuko dira: jarduerak, foroa, etab.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluaketak test itxurako 2 ariketa eta 2 kasu praktiko ditu. Jarduera batzuk on-line egin behar dira eta beste batzuk ordenagailuan gero plataforma birtualean atxikitzeko, tutoreak zuzendu eta lanaren feedback-a bidali dezan. Halaber, edukiak ikasteko eta jarduerak egiteko gomendatutako epeak markatuko ditu.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko 3 jarduera gutxienez gainditzea (kasu praktikoak eta test bat)
  • Bideokonferentzia saiora bertaratzea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Sesión de videoconferencia:

  • 8 de junio.
  • Horario: 09:30-11:00
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
172,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.