OINARRIZKO KONPETENTZIA: ERABAKIAK HARTZEA (2026/43/10/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Lanbide-ingurunean erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea.
- Arloa: Gizabaliabideak, Antolakuntza, Zerbitzuaren kalitatea. konpetentziak. Oinarrizko maila
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langileak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: azaroaren 4a, 5a
- Ordutegia: 11:00 - 14:00
- Iraupena: 6 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik urriaren 1era
- Oniritzi epea: 2026ko urriaren 2tik 7ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko azaroaren 3a
- Hizkuntza: euskara
- Irakasleak: LEIRE CANO
Maila Aurreratua: Plangintza eta antolamendua tailerra / Taller de planificación y organización
Helburu orokorrak
Lanbide-ingurunean erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea, hautabideak modu egituratuan aztertuz, ziurgabetasuna kudeatuz eta irizpideak integratuz.
Helburu zehatzak
- Erabakiak hartzeko analisia.
- Ziurgabetasuna eta arriskua kudeatzea.
- Erabakian irizpideak sartzea.
- Erabakitzeko prozesu egituratua aplikatzea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Gaitasun analitikoak hobetu, alternatiba onenak hautatzea ahalbidetzen duten aukerak hautatzeko.
- Ziurgabetasuna kudeatzea eta erabakiak hartzean arriskuak baloratzea.
- Erabakiak hartzeko prozesuan irizpide teknikoak, antolamenduzkoak eta etikoak integratzea.
- Erabakiak hartzearen prozesu arrazionala.
- Ohiko alborapenak eta akatsak.
- Norberaren erabakiak eta kolegiatuak.
- Arriskuak eta balizko egoerak aztertzea.
- Erantzukizuna erabakiak hartzean.
Metodologia
Prestakuntza metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez garatuko da. Metodologia horrek «ikaskuntza» dimentsioa «irakaskuntza» dimentsioaren aurrean sustatzen du, talde-lana bultzatzen du eta esperientzien trukaketa sustatzen du. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta azalpen teorikoak eta garatutako kontzeptuak lantzeko, ariketak edo adibide praktikoak erabiliko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, ikastaroan landutako gaitegiaren inguruko test motatako ariketa buruko da (azken 15 minutuak). Erantzun anitzeko 4 galdera itxi izango ditu, eta erantzun bakarra izango da zuzena. Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute eta okerrek 0 puntu. Proba gainditzeko erantzunen erdia zuzen izan beharko da. Adibidea: Zein da erabakiak hartzeko prozesu arrazional baten lehen urratsa?
a) Aukerarik azkarrena hautatzea.
b) Konpondu beharreko arazoa edo egoera definitzea.
c) Beste pertsona batzuei kontsultatzea.
d) Arriskuak aztertzea.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Ikastaroa eskatzen duen pertsonaren ardura da harremanetarako datuak eguneratuta edukitzea.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua II, sotoko gela SZ4
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
