REDACCIÓN DE ESPECIFICACIONES TÉCNICAS: CONDICIONES, SOLVENCIA, CRITERIOS DE ADJUDICACIÓN Y EVALUACIÓN DE OFERTAS (2025/13/3/3)

On-line

Zehaztapen teknikoak idazteko laguntza ikastaroa. Kontua da preskripzio. Identifikatu diren beharrak lantzea baldintza teknikoen agiria sortzeko.

  • Arloa: Prestakuntza - Administrazioko oinarrizko gaiak
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak, kontratu publikoen pleguak prestatzeaz arduratzen diren langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko azaroaren 19tik 26ra
      Bideokonferentzia saioa: ikusi Informazio zehatza
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko irailaren 1etik urriaren 27ra: Administrazio orokorra (*)
      2025eko irailaren 1etik urriaren 31ra: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko urriaren 28tik 31ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 18a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: Sarbidea Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

ProcurCompEU ibilbidea:

  • Transparencia y contratación pública: publicidad de la licitación, acceso al expediente, confidencialidad
  • Análisis de pliegos de condiciones administrativas y técnicas
  • Contratación publica sostenible
  • Características de las tipologías contractuales
  • Fitxa honen xede den ikastaroa

Berariazko ikastaroa:

  • Contrato menor curso teórico-práctico

Helburu orokorrak
Zehaztapen teknikoen idazketan trebatzea, eta preskripzio teknikoen agirian identifikatutako beharrak lantzea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Baldintza edo zehaztapen teknikoak behar bezala idaztea.
  • Kaudimen tekniko eta ekonomikoko irizpide egokiak idaztea.
  • Oreka ekonomikoaren kontzeptua eta jarraibide juridikoak ulertzea.
  • Kalitate-prezio erlazio onena lortzeko esleipen-irizpide egokiak ezagutzea.
  • Aurkeztutako eskaintzak kalitatearen ikuspegitik ebaluatzea.
  • Anormaltasunaren justifikazioa noiz onar daitekeen identifikatzea.
  • ProcurCompEU konpetentziak eskuratzea:
    • Beharren ebaluazioa
    • Merkatuaren azterketa eta kontsultak
    • Zehaztapen teknikoak
    • Kontratazio plegua
    • Eskaintzen ebaluazioa

  1. Merkatuaren azterketa: aurretiazko kontsultak.
    • Ekimen pribatua eta mugak
    • Testuinguru teknikoaren azterketa eta inplikazioak
  2. Zerbitzu-kontratuen kostuen azterketa, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua zehazteko.
  3. Preskripzioak eta horiek egiaztatzeko baldintzak arauz betetzea.
  4. Preskripzio teknikoen pleguaren oinarrizko edukia.
  5. Preskripzioen plegua idaztea.
  6. Prestazioen prezioa ezagutzeko jarraibideak.
  7. Saihestu beharreko akatsak eta ezinbesteko edukia.
  8. Etiketak.
  9. Eskaintzak ebaluatzea.

Metodologia

Autoprestakuntzako online prestakuntza-ekintza hau denbora errealeko eta streaming bidezko saio batean oinarritzen da. Saio horretan, gaian aditua den pertsona batek ikastaroaren programan proposatutako edukiak irakatsiko ditu. Ikasleek, dokumentazio osagarria eta ikastaroaren alderdi garrantzitsuenak laburbiltzen dituen bideo bat jasoko ditu.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioa 10 galderako online test bat izango da, eta galdera bakoitzak 3 erantzun-aukera izango ditu. Proba egiteko, ikasleek emandako edukiaren gainean lan egin beharko dute, gutxi gorabehera 6 orduz.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Zuzeneko bideokonferentzia saiora bertaratzea.
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea, gutxienez 7 erantzun zuzen.

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Kontratazio publikoko profesionalentzako Gaitasunen Europako Esparrua
ProcurCompEU kontratazio publikoko profesionalentzako konpetentzien esparru europarra da, Europako Batzordeak gomendatua, EBko estatu kideak kontratazio publikoaren profesionalizazioa areagotuko duten politikak eta ekimenak garatzera animatzeko. Konpetentzien esparrua tresna bat da, kontratazio publikoko profesionalek beren lana eta zereginak modu eraginkor eta efizientean egiteko izan behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak definitzen dituena. Kontratazio publikoko profesional horiek egin ohi dituzten jarduerak, zereginak eta oinarrizko erantzukizunak hogeita hamar konpetentzien inguruan deskribatzen eta egituratzen dira, 2 kategoria nagusi dituzte eta, aldi berean, kontratazioko 6 konpetentzia-taldetan sailkatzen dituzte:

  1. Berariazko konpetentziak: horizontalak, esleitu aurrekoak eta esleipenaren ostekoak.
  2. Konpetentzia orokorrak: pertsonalak, pertsonak eta errendimendua.

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:

Bideokonferentzia saioa:

  • Azaroaren 19a. Ordutegia: 09:00-12:00
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
106,05€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.