TALLER PARA EL ANÁLISIS PRÁCTICO DEL PROCESO DE IMPLANTACIÓN DE LA ADMINISTRACIÓN ELECTRÓNICA EN LOS MUNICIPIOS (2025/0/6/2)

Presentziala

Udalerrietan administrazio elektronikoa ezartzeko prozesuaren mugarriak aztertzeko tailerra, ikuspegi praktiko batetik, arazo ohikoenetarako konponbideak bilatuz.

  • Arloa: Prestakuntza - Berrikuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Toki erakundeetako langile publikoak

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: otsailaren 21a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 5 ordu
    • Izena emateko epea: 2024ko abenduaren 2tik 2025eko otsailaren 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko otsailaren 20a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Irakasleak: ANA RAMOS RAMOS

Helburu orokorrak

  • Administrazio Elektronikoaren mugarriak 2024ko ikuspegitik aztertzea.
  • Administrazio Elektronikoa ezartzeko falta denaren xedeak aztertzea.

Helburu zehatzak

  • Administrazio-prozedura elektronikoaren faseak aztertzea, bai eta 2021etik, erregistroaren arloko arreta-bulegotik eta artxibo elektronikoraino egin beharreko urrats zehatzak ere.
  • Administrazio elektronikoak prozeduraren osotasunean eta bermean dituen inplikazioak aztertzea.

Gaitasunak

Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Bere administrazioan, identifikatzeko eta aztertzeko zer gabezia dituen administrazio elektronikoa ezartzeko prozesuak fase guztietan, artxibo propio bakarrera iritsi arte.
  • Epe ertain eta luzerako helburuak ezartzeko, ezarpen-prozesua behar bezala amaitzeko.
  • Udalerrietako eraldaketa digitalaren kontzeptualizazioa eta arau-garapena.
  • Erregistro-bulegotik artxibo elektroniko bakarrera aldatzea.
  • Administrazio elektronikoaren ezarpenaren diagnostiko kritikoa.
  • Prozesuaren arazoak aztertzea eta konponbide posibleak planteatzea.
  • Konponbideak abian jartzeak udalerriaren egunerokoan dituen ondorioak: aldaketa-prozesua.

Metodologia

Saio praktikoa.

Ebaluazioa

Proba/azterketa mota: Test motako azterketa, 15 itemez osatua. Hori gainditzeko, 8 itemi erantzun zuzena eman beharko zaie. Erantzun okerrek ez dute zigorrik eragiten. Proba saioaren amaieran egingo da eta 20 minutuko iraupena izango du. Azken kalifikazioa hau izango da: GAI/ EZ GAI.

Aprobetxamendua

Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu-proba gainditzea

Ziurtagiria

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintza

Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua
prestakuntza@ivap.eus

Esparrua
EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
RECALDE | RECALDE, 18
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

40,95€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.