TALLER PRÁCTICO DE LA GESTIÓN Y CONTROL INTERNO DE LOS CONTRATOS MENORES Y SUBVENCIONES (2026/17/2/4)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Kontratu txikien eta dirulaguntzen barne-kontrola kudeatzeko lantegi praktikoa.
- Arloa: Prestakuntza - Ekonomia eta Ogasuna
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak:
Toki-erakundeetako esku hartzeko langileak.
Hautatze irizpideak: Lehentasuna izango dute arlo ekonomikoan lan egiten duten toki erakundeetako idazkari kontu-hartzaileek eta diruzainek.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: urriaren 29a, 30a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik irailaren 21era
- Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 28a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: EVA MARIA MOTA SANCHEZ
Helburu orokorrak
- Euskal toki-erakundeek emandako dirulaguntzen eta kontratu txikien arloko barne-kontrolerako eta kudeaketarako ezagutza teorikoa eta praktikoa eskuratzea.
Helburu zehatzak
Ondorengo gaien ezagutza teoriko eta praktikoa eskuratzea:
- Kontratazioa eta emandako dirulaguntzak planifikatzearena.
- Kontratu txikiko espedientearen eduki formala eta prozedurazkoarena.
- Dirulaguntzen kudeaketarekin, deialdiarekin, emakidarekin eta justifikazioarekin lotutako alderdiena.
- Kontratu txikien eta dirulaguntzen barne-kontrola: kontu-hartzailetza eta finantza-kontrolarena.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Kontratu txikien kudeaketa eta barne-kontrolerako lege-araudia ezagutzeko.
- Dirulaguntzak emateko eta justifikatzeko kudeaketa, etengabeko finantza-kontrola ezartzeko barne-kontrola eta Next Generation funtsen kudeaketa ezagutzeko.
1.EGUNA
- Kontratu txikien esparru juridikoa.
- Kontratu txikiak planifikatzea.
- Kontratu txikien kontu-hartzailetza eginkizuna.
- Kontratu txikien finantza-kontrola.
- Barne-kontrolaren laburpen-txostena.
- Ekintza-plana.
2.EGUNA
- Dirulaguntzen esparru juridikoa, oro har, eta Next Generation funtsei lotutakoak.
- Dirulaguntzen kudeaketa administratiboa, oro har, eta Next Generation funtsei lotutakoak.
- Iruzurraren aurkako prebentzio- eta borroka-neurriak. Iruzurraren aurkako Plana.
- Dirulaguntzen kontrola, oro har, eta Next Generation funtsei lotutakoak.
Metodologia
Saio teoriko-praktikoak.
Ebaluazioa
Ebaluazioa test moduko azterketa bat izango da, 20 galderarekin. Proba gainditzeko, gutxienez 10 galderari erantzun zuzena eman beharko zaie. Erantzun okerrek ez dute zigorrik eragiten. Azterketak 30 minutuko iraupena izango du eta bigarren saioaren amaieran egingo da. Azken kalifikazioa GAI/ EZ GAI izango da.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu-proba gainditzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.
Baldintza
Datuen zehaztasun-printzipioa bermatzeko (DBEOren 5.1.d artikulua), eskatzaileak posta korporatibo indibidualaren helbidea soilik eman beharko du. Postontzi partekatuak edo lanpostuei lotutako kontuen eskaerak baztertu egingo dira.
Kontaktua
Esparrua
EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Bilboko IVAP (2.gela)
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- RECALDE 18 1 - BILBAO, PK: 48009
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.
