TALLER DE REINGENIERÍA DE PROCEDIMIENTOS ADMINISTRATIVOS: UN CASO PRÁCTICO (2026/41/13/1)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Datu eta dokumentu elektronikoetan oinarritutako administrazio-prozeduren berringeniaritzari ekitea, partaidetza-tailer baten bidez, eraldaketa digitalerako beharrezkoa den kultura- eta paradigma-aldaketa nabarmenduz.
- Arloa: Prestakuntza - Berrikuntza
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak:
Euskal toki-administrazioko idazkaritza- eta kontu-hartzailetza-lanpostuak eta beste profesional publiko batzuk. Osagarri gisa, euskal administrazio publiko guztietako enplegatu publikoentzat ere balio dezake, baldin eta horien lanak zuzeneko lotura badu dokumentu elektronikoen kudeaketarekin eta izapidetze orokorrarekin.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: ekainaren 12a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 5 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 4ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko ekainaren 11
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: ANTONIO MIGUEL PALOP MARIN
Helburu orokorrak
- Eraldaketa digital eraginkorrerako aldaketa kulturalari balioa ematea adibide praktiko baten bidez.
- Emaitzak aztertuta prozesuak murrizteko eta kudeaketa sinplifikatzeko beharrari balioa ematea.
Helburu zehatzak
- Adibide praktiko batean, informazioaren ibilbidea ezagutzea, datuen eta dokumentuen bidez.
- Kasuaren bidez eraldaketa digitala dimentsio osoan ulertzea.
- Herritarrei Administrazio Publikoekiko harremanetan bizitza errazteko beharra onartzea.
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:
- Administrazio-prozedura bat identifikatzea eta deskribatzea, eta prozedura horren eragileak, arauak, zirkuituak, dokumentuak eta inplikatutako datuak zehaztea.
- Benetako administrazio-prozedura kritikoki aztertzea, eraginkortasunik ezak, erredundantziak eta sinplifikazio-aukerak hautemanez.
- Datuak eta dokumentu elektronikoak eraldaketa digitalaren funtsezko elementu gisa duten balioa ulertzea.
- Eraldaketa digital eraginkorrak gauzatzeko, administrazioan kultura-aldaketak duen garrantzia onartzea.
- Herritarrei zuzendutako hobekuntzak proposatzea, kudeaketak sinplifikatuz eta administrazio-karga murriztuz.
PROGRAMA
1.- Helburuak, bitartekoak eta emaitzak. Berringeniaritzako metodologia.
2.- 1. modulua: Administrazio-prozedura baten deskribapena.
- Arauak
- Aktoreak
- Zirkiutuak
- Dokumentuak
- Datuak
3.- 2. modulua: Administrazio-prozedura baten azterketa.
4.- 3. modulua: Birdiseinua
- Legezkoa
- Funtzionala
- Sistematikoa
- Antolakuntzakoa
5.- Ondorioak
- Zer ikasi dugu? Eta zer "desikasi" dugu?
- Aldaketa kulturalaren erronka handia.
- Ondorioak bateratzea.
Metodologia
Tailer parte-hartzailea, esperientziala eta kasu erreal batean oinarritutako izango da.
Ebaluazioa
Ez
Asistentzia
Asistentzia-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu “IVAPekiko izapideak”, “Ziurtatzeak” atalean.
Baldintza
Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Esparrua
EUDEL eta IVAPen arteko lankidetza-hitzarmenetik eratorritako prestakuntza-ekintza.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Bilboko IVAP (2.gela)
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- RECALDE 18 1 - BILBAO, PK: 48009
Izen-ematea
- Prezioa:
- 40,95€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
Zure erakundean prestakuntza koordinatzailea baldin baduzu, jar zaitez berarekin harremanetan eskaria kudeatzeko. Koordinatzaile horrek, zuzenean sartuko du zure eskaria SOLASKIDEGUNE aplikazioan eta kontrakorik esaten ez dugun bitartean eskabide hori onartuko da.
