Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

TRATU-BERDINTASUNERA ETA DISKRIMINAZIORIK EZERA HURBILTZEA (2026/24/28/5)

Presentziala

Diskriminazioaren eta tratu-berdintasunaren kontzeptuak ulertzea

  • Arloa: Biztanleria, Gizartea
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: maiatzaren 28a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:00
    • Iraupena: 3 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 20ra: Administrazio Orokorra (*)
      2026ko martxoaren 2tik apirilaren 24ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2026ko apirilaren 21etik 24ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 27a
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraskaslea: IMANOL SANCOSMED CÁMARA

Berariazko prestakuntza:

  • Aniztasunaren kudeaketa positibora hurbiltzea
  • Aproximación a la gestión positiva de la diversidad

Helburu orokorrak

Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko funtsezko elementuak ezagutzea

Helburu zehatzak

  • Berdintasunarekin eta eskubideen ikuspegiarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak identifikatzea.
  • Tratu-berdintasunaren kontzeptua ulertzea.
  • Diskriminazioaren kontzeptua eta horri datxezkion elementuak ulertzea.
  • Diskriminazioaren errealitatea eta haren eragina ezagutzea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Berdintasunarekin eta eskubideen ikuspegiarekin lotutako kontzeptu nagusiak identifikatzea.
  • Tratu-berdintasuna zertan datzan eta diskriminazioak nola funtzionatzen duen ulertzea.
  • Diskriminazioaren errealitatea eta inpaktua ezagutzea
  1. Oinarrizko kontzeptuak
  • Kontzeptuen mugaketa
  • Eskubideen eta diskriminazioaren ikuspegia
    • Oinarrizko eskubideak (Europako gutuna - sarrera erraza)
  • Giza duintasuna
  1. Berdintasuna eta diskriminazioa ulertuz
  • Zer da tratu-berdintasuna?
  • Zer da diskriminazioa?
  • Diskriminazio motak, arrazoiak eta modalitateak
  • Diskriminazioaren subjektuak
  • Diskriminazioa ohikoena den eremuak
  1. Diskriminazioaren eragina eta errealitatea
  • Diskriminazioari buruzko datuak Europan – Espainian eta Euskadin
  • Diskriminazioak pertsonengan eta gizartean dituen ondorioak
  • Diskriminazioa eta beste tratu desberdin batzuk bereiztea

Metodologia

Azalpena: PowerPoint aurkezpenen bidezkoa, ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin.

Parte-hartzailea: talde-dinamikak eta metodo sokratikoa erabiliko dira, ikasleak galderen bidez gidatzeko. Irakasleek gidaritza soilik beharrezkoa denean hartuko dute.

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. “IVAPekiko Izapideak” atalean sartu, eta “Ziurtatzeak” botoia sakatu.

Atsedenerako 15 minutuak ez dira kontuan izango.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Bilboko IVAPeko A3 gela
RECALDE | RECALDE, 18 1
BILBAO,  BIZKAIA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
RECALDE 18 1 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
0,00€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.

Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:

  • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko