Informazio nagusia
Administrazio publikoan Hizkera Argia sustatzeko ardura duen IVAPeko Atala da Administrazio Hizkeraren Arloa.
Gure helburua da langile publikoei zein bestelako herritarrei laguntzea testu ulergarri eta kalitatezkoak idazten. Hori lortzeko, honako lan hauek egiten ditugu, besteak beste:
- idazkiak estandarizatu
- eredu sinplifikatuak eskaini
- idazteko aholkuak eman
- eraginkortasunez komunikatzeko gomendioak zehaztu, betiere kontuan hartuta edukiak paperean idazten diren ala pantailan argitaratzen diren
- hizkuntzaren inguruko zalantzak argitu
- langile publikoak idazten trebatzeko ikastaroak zein materiala sortu
Horrez gain, Administrazioa Euskaraz aldizkaria argitaratzen dugu gure arloan.
Azkenik, Dudanet kontsulta zerbitzua ere aipatu nahi dugu, administrazio- eta lege-arloko hizkerarekin eta terminologiarekin lotutako galderei erantzuteko eskaintzen dugun lineako zerbitzua.

