Mikrokredentzialak
Ministro Kontseiluaren 2023ko abenduaren 19ko Erabakiaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren «Unibertsitateko mikrokredentzialak garatzeko planerako» autonomia-erkidegoek esleitutako kredituen lurralde-banaketaren proposamena eta banaketa irizpideak baimentzen dira, Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorraren mende jartzeko.
2023ko abenduaren 21eko Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorraren Erabakia betez, Eusko Jaurlaritzak, 2024ko abenduaren 30ean, EHUri eskualdatu dizkio EAEri esleitutako funtsak, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan unibertsitateko mikrokredentzialak garatzeko.
Testuinguru honetan, IVAPek lankidetza-hitzarmen bat sinatu du EHUrekin, mikrokredentzialetan oinarritutako prestakuntzak garatzeko. Helburua da langile publikoen birkualifikazioa eta haien jarduera profesionalaren hobekuntza sustatzea.
Mikrokredentzialetan prestatzeko eskainiko ditugun ekintzak sailetako, erakundeetako eta erakunde autonomoetako zerbitzu-zuzendaritzek iradokitako premia espezifikoetatik datoz.
Matrikula-eskaera IVAPen webgunetik egin ahal izango da, eta informazioa erakunde bakoitzaren webgunean (IVAP-EHU) argitaratuko da.
Matrikula egin ondoren, oniritzia emateko epe bat irekiko da, eta sailetako edo erakunde autonomoetako prestakuntza-koordinatzaileak kudeatuko dute, matrikula ordaintzeko konpromisoa hartuta.
Matrikularen oniritziarekin, interesdunak eta dagokion erakundeak prestakuntza egiteko behar diren datuak bidaltzeko baimena ematen dute, bai eta faktura ordaintzeko erakundeari buruz behar diren datuak ere.
Faktura UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak egingo dio sailari, erakundeari edo organismo autonomoari.
Ziurtagiria UPV/EHUk emango du, Europass ziurtagiri digitala, Europan aitorpen ofiziala duena.


