Prestakuntza-jardueren homologazioa

Deskribapena


Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legearen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak erregulatzen dituen urriaren 16ko 200/2012 Dekretuaren arabera, euskal administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen prestakuntza eta hobekuntza dira aipatu erakundearen helburuetakobatzuk.

Zehazki, Dekretuaren 14. artikuluak prestakuntza-jarduerak homologatzea Prestakuntza Zerbitzuari dagokiola ezartzen du. Era berean, otsailaren 19ko 30/2008 Dekretuaren 18. artikuluak ezartzen du prestakuntza-jarduerak homologatzea dela IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak prestakuntza-gaietan duen funtzioetako bat (otsailaren 19ko 30/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako langileen prestakuntza planifikatu eta antolatzeko irizpide orokorrei buruzkoa).

Nori dago zuzenduta


Erakunde eta entitateek antolaturiko prestakuntza-jarduerak homologatzeko betekizunak eta prozedura erregulatzea. Hona erakunde eta entitate horiek:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta administrazio instituzionalaren barruko organismo autonomoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak, bai eta zuzenbide publikoko enteak ere (parte-hartze, kontsulta, aholkularitza edo kontrolekoak), aurrekoekiko lotura dutenak baina beren sortze-araua dela-eta nortasun juridiko propioa eta gaitasun osoa dutenak independentziaz jarduteko berenfuntzioak garatzeko orduan.
  • Lurralde historikoetako foru-administrazioak eta haien organismo autonomoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta haien organismo autonomoak.
  • Eusko Legebiltzarra eta lurralde historikoetako batzar nagusiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Giza Baliabideen Zuzendariordetza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Prestakuntza zerbitzua

Posta elektronikoa: prestakuntza@ivap.eus

Telefonoa: 945017621/945017624

Kodea(k)

  • Prestakuntza-ekintzak homologatzeko eskaera: 0131701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Erantzukizunpeko deklarazioa


Erantzukizunpeko deklarazioa, atal hauekin:

- Prestakuntza-jarduera egin du, bat etorriz 3. artikuluarekin eta IVAPek prestakuntza-jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura erregulatzen dituen Aginduaren II. eranskinarekin: “PRESTAKUNTZA-JARDUERAREN FITXA TEKNIKOA”.

- Hori egiaztatzen duen dokumentazioa dauka, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku jarriko duena hala eskatzen zaionean, eta aurreko betebeharrak aitortza horri dagokion aldi osoan betetzeko konpromisoa hartzen du.

- Ikasleek ebaluazio-proba bat egin dute (aprobetxamenduzko prestakuntza-jardueraren kasuan).

- IVAPen izenean ematen diren ziurtagiriak soilik enplegatu publikoei emango zaizkie.

 

Eredua (DOCX, 22 KB)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk