Ikastaroak

Administrazio Hizkeraren Arloak hainbat ikastaro eskaintzen ditu, Administrazioan erabiltzen diren idatzizko komunikazioen argitasuna, zuzentasuna eta ulergarritasuna hobetzeko. Prestakuntza saio hauen helburua da hizkera argia sustatzea, eta langileei beren eguneroko lanetan komunikazioa errazteko baliabide praktikoak ematea.

Administrazioko komunikazio idatzien komunikagarritasunaz hausnartzea da helburua; alegia, zer egin dezakegun administrazioko komunikazio idatziak erraz ulertzeko modukoak izan daitezen, zehatzak izateari utzi gabe.

El objetivo es impulsar las comunicaciones de calidad dentro de la Administración. Para ello, se propondrá una serie de recomendaciones para mejorar la redacción de los documentos administrativos.

Pantailan irakurtzeko testu egokiak idaztea da ikastaroaren helburua. Horretarako, papererako sortu ditugun idazkiak pantailarako egokitzen ikastea ezinbestekoa da, ez baita gauza bera weberako idaztea, edo paperean irakurtzeko idaztea.

El objetivo de este curso es aprender a escribir textos adecuados para la pantalla. Para ello, es imprescindible saber adecuar a la pantalla los documentos que hemos creado para el papel, ya que no es lo mismo escribir un texto para la pantalla que para su lectura en papel.

Mezu elektroniko egokiak idazten ikastea da ikastaro honen helburua. Hasteko, ikasleak posta elektronikoaren elementu garrantzitsuenak aztertuko ditu. Ondoren, mezuen egiturak nolakoa izan behar duen ikasiko du, eta, azkenik, nola idatzi eta aurkeztu behar dituen.

Ikastaro honen bidez erakutsi nahi da testu argiagoak idatzi daitezkeela diskurtso juridikoaren zenbait ezaugarritan arreta jarriz, genero honetako idatzien berezko zehaztasuna kaltetu gabe. Halaber, kalitatezko testu juridikoak lantzea sustatu nahi da: ikastaroa abiapuntu hartuta, lankidetzarako gune bat eratu eta arau‑hizkeraren inguruko gogoeta bultzatzeko aukera eskaini nahi da.