Informazio orokorra

Zinpeko itzultzaile eta interpreteen gaikuntzari buruzko Dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu honen xedea da, batetik, gaikuntza profesionala arautzea zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko, bai euskaratik beste hizkuntzetara eta bai beste hizkuntzetatik euskarara; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea.

Erregistroa

Kulturako sailburuak 2011ko maiatzaren 24ko Agindua argitaratu zuen ekainaren 8an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako gaikuntza lortu dutenen erregistroa arautzeko.

Horrenbestez, Aginduaren araututakoa betetzeko, erregistroa nola antolatu eta kudeatu behar den ezarri da arau bidez, era horretara, zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako gaitutako pertsonak inskribatuta gera daitezen, bai euskaratik beste hizkuntzetara eta bai beste hizkuntzetatik euskarara lan egin ahal izateko.

Azken aldaketako data: