Dagoeneko banaka kontsulta daitezke Euskalterm osatzen duten hiztegi terminologikoak.
Hiztegi terminologikoak aukeraren bidez, hiztegi bakoitzaren barrura sartu eta hainbat modutara egin daitezke orain bilaketak: ohi bezala, hiztegi osoa kontuan hartuta; alfabetoaren arabera, eta hiztegiaren gaikako sailkapenaren arabera.
Gainera, fitxa terminologikoetan Itzuli itzultzaile neuronala txertatu da, terminoen euskarazko definizioak gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere ikusi ahal izateko.
