Euskalterm
Euskalterm terminologia-banku publikoa da, eta 2001. urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du.
Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologia sortu, kudeatu eta hedatzea du helburu; eta Terminologia Batzordeak (2002an sortua) ezarritako irizpideen arabera eguneratu eta mantentzen da.
- Oharra:
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen izen bereko bankuaren gainean eratu zen Euskalterm Terminologia Banku Publikoa.
Bilaketak egiteko
-
Goiko menuan BILAKETA erlaitza hautatu.
-
Sartu bilaketa egiteko beharrezkoak diren kontsulta-irizpideak.
Bilaketa arrunta eta bilaketa aurreratua dituzu eskura.
Bilaketa iragazteko, honako aukera hauek dituzu eskura:
Hizkuntza: “Guztiak” hautatuz gero, hizkuntza guztietan bilatuko du batera.
Testua: terminoa bilatzeko testu-zatia idatzi.
- Normalean, preposizioak, artikuluak, etab. ez dira idazten.
- Laukian testua idatzi ahala proposamenak agertuko dira, eta datu-bankuan jasota dauden terminoak erakutsiko ditu.
Non bilatu: bilatzen den testua non kokatzen den adierazteko aukerak zehazten ditu hauen bidez: du, hasieran, amaieran, bilaketa zehatza, hitz-hasieran edo hitz-amaieran.
Sailkapena(k): bilaketa zein jakintza-arlotan egin nahi duzun zehatz dezakezu. Arlo bat baino gehiago hauta dezakezu. Besterik adierazi ezean, guztietan egingo du bilaketa.
Bilaketa aurreratua egiteko bestelako aukera gehigarri batzuk eskaintzen dira.
TBak onartutako hiztegiak: soilik Terminologia Batzordeak onartutako hiztegietan egingo da bilaketa. Batzordeak onartutako guztiak hauta daitezke edo hiztegi jakin batzuk banan-banan.
Definizioan: testua terminoen definizioetan bilatzeko aukera eskaintzen du.
Oharrean: testua terminoen oharretan bilatzeko aukera eskaintzen du.
GARBITU botoia sakatuta, hautatutako bilaketa-irizpide guztiak ezabatuko dira.
BILATU botoia sakatuta, hautatutako irizpideen araberako bilaketa egingo da. Ondoren, aurkitutako terminoen zerrenda bistaratuko da. Zerrenda horren PDFa deskarga daiteke
ikonoan klik eginez. Zerrendako fitxa bat ireki, eta bertan eskainiko da informazio terminologikoa. Informazioa sare sozialetan partekatzeko ikonoa eskaintzen da eskuinean, baita PDFa sortzekoa ere.
Kontsultak eta Iradokizunak izeneko atalean, aukera hauek dituzu:
- Fitxa berria: terminoren bat falta dela ikusiz gero, fitxa berrirako proposamena bidal diezagukezu. Horretarako, inprimaki bat bete behar duzu eta ahalik eta datu zehatzenak eman.
- Zuzenketa: fitxaren batean akatsa egon daitekeela uste izanez gero, fitxa hori zuzentzeko proposamena bidal diezagukezu. Horretarako, inprimaki bat bete behar duzu eta ahalik eta zehaztasun handiena eman.
- Kontsulta: terminologia-zalantzak argitzeko doako kontsulta-zerbitzua ere bada Euskalterm. Zerbitzu hori erabiltzeko, inprimaki bat bete behar duzu eta kontsultari buruz ahalik eta informazio zehatzena eta esanguratsuena eman.
- Iradokizuna: termino zehatz baten gaineko iradokizuna helaraz diezagukezu. Horretarako, inprimaki bat bete behar duzu eta ahalik eta informazio zehatzena eman.
Terminoen ondoan, ponderazio-markak ager daitezke.
Hauexek dira Terminologia Batzordeak onartutako ponderazio-markak eta esanahiak:
- (0) Baztertu beharreko terminoa (Terminologia Batzordeak onartzen ez duena)
- (3) Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako)
- (4) Termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain)
- (4)
Termino normalizatua/gomendatua
- IATE (InterActive Terminology for Europe): Europar Batasuneko erakundeen terminologia-bankua, hango erakundeetan ofizialak diren 24 hizkuntzetan eskaintzen dena.
- Franceterme : Frantziako Gobernuaren Kultura Ministerioak kudeatzen duen terminologia-bankua.
- Cercaterm : Kataluniako Termcat terminologia-zentro publikoaren terminologia-bankua.
- Grand Dictionnaire Terminologique : Québec-eko Office québécois de la langue française erakundearen terminologia-bankua.
- Termium Plus : Kanadako Gobernuaren terminologia-bankua.
Azken aldaketako data:
