DUDANET

DUDANET hizkuntza-zalantzak argitzeko doako kontsulta-zerbitzua da.  

IVAPen zerbitzu honek administrazio- eta lege-arloko hizkerarekin eta terminologiarekin lotutako galderei erantzuten die. 

DUDANETen erantzunak ez dira arauemaile; beraz, ezin dute ordezkatu erakunde aginpidedunek erabakitakoa.   

Bilatu:

DUDANETek galdera-erantzunen datu-base zabala du. Orain arte bildutako informazioa kontsultatu nahi izanez gero, DUDANETen bilatu atalean sakatu besterik ez duzu. 

Erregistratu:  

DUDANETen bilatu atalean zuk nahi duzun informazioa aurkitu ezean, DUDANETen erregistratu atalera jo. Atal horretan, erregistratu egin behar duzu kontsulta egin ahal izateko. Eskatuko zaizkizun datuak eman ondoren, erabiltzaile-izena eta pasahitza helduko zaizkizu, eta hortik aurrera identifikazio-datu horiek baino ez dizkizu eskatuko kontsulta egiteko. 

Galdetu: 

Galderak banan-banan egin behar dira, galdera-erantzunak behar bezala erregistratuta gera daitezen.  
Bestalde, termino jakin baten gaineko galdera eginez gero, komeni da testuingurua azaltzea, DUDANET zerbitzuaren erantzunaren kalitatea bermatzeko.

Administrazio- eta lege-arloko hizkera eta terminologia lantzeaz gain, DUDANETek esaldi laburrak (gehienez ere 140 karakterekoak) itzultzeko zerbitzua ere eskaintzen du. Testu luzeagoak itzuli nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Itzultzaile Zerbitzu Ofizialarekin (IZO), helbide honetan: izo@ivap.eus 

Kontsulta iristen denetik 24 orduko epean (astelehenetik ostiralera), kontsulta jaso dugula jakinaraziko zaizu, eta, horrekin batera, mezu hauetako bat jasoko duzu: 

  • “Kontsultaren erantzuna prest dago”. 
  • “Erantzuteko epe luzeagoa behar dugu”. 

Azken aldaketako data: