Informazio nagusia

Administrazio publikoan erabiltzen den terminologia tekniko, juridiko eta administratibo egokia eta normalizatua sustatzeko ardura duen IVAPeko unitatea da Terminologia Zerbitzua. 

  • Kontsulta terminologikoei erantzun: herritarrek, langile publikoek zein itzultzaileek bidalitako zalantza terminologikoak argitu, bitarteko hauek erabiliz: 
    • Dudanet 
    • Euskalterm 
    • Posta elektronikoa 
  • Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatu eta eguneratu. 
  • Hiztegi terminologikoak landu: sortu, aztertu eta eguneratu.
  • Itzultzaile Zerbitzu Ofizialarekin eta Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzuarekin lankidetzan aritu, euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatzeko erreferentziazkoak diren testuak landu behar direnean, testuen egokitasun eta koherentzia terminologikoa zaintzeko.
  • Koordinazio- eta sustapen-lanak egin, euskarazko terminologia bateratzeko eta normalizatzeko eta terminologia arloko beste entitate publiko eta pribatuekiko lankidetza eta elkarlana bideratzeko.