IVAPeko Prestakuntza Zerbitzua EKI Plana osatzen duten proiektuetan lanean ari da 2023az geroztik. Hori horrela, KONPETENTZIEN HIZTEGIAri dagokion proiektuko lana, 2025eko martxoaren 31n argitaratua izan zen Jakinan, non besteak beste, ondorengoa jasotzen zen:
Konpetentzien Hiztegia Euskal Administrazio Publikoko edonork erabiltzeko diseinatutako tresna da eta konpetentzietan oinarritutako kudeaketarako esparru egituratua dakar. Administrazioko hainbat profiletara zabaltzen da; hartara, garapen profesionaleko eta antolamendu-garapeneko hainbat eremutan aplikagarria dena
Konpetentzien Hiztegiaren bidez, talentu publikoaren eraldaketa lortu nahi da. Horrexegatik baliabide berritzaile horrek ziurtatutako du, enplegatu publikoa prest egotea egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Hiztegia argitaratu ondorengo pausua, EKI Planaren 8. proiektuari lotuta dagoena, konpetentzien hiztegian jasotako KONPETENTZIA GENERIKOEI zegokien ikastaroen eskaintza sortzea zen. Horrenbestez, IVAPeko web orrian, horiei dagozkien ikastaroak argitaratu ditugu; KONPETENTZIETARAKO EKINTZAK atalean, hain zuzen. Oraingoz, Konpetentzietan trebatzeko, Oinarrizko ikastaroen eskaintza dugu argitaratua, baina 2027an bai oinarrizko prestakuntza bai aurreratua argitaratua izatea espero dugu.
Informazio gehiagorako: Konpetentzietarako ekintzak - Prestakuntza - IVAP

