ACCESIBILIDAD WEB (2025/30/7/1)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Irisgarritasun irizpideak oinarri, Euskadi.eus atariko edukiak eta dokumentazioa editatu.
- Arloa: Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta haren EAko Euskadi.eus-eko eduki eta dokumentu editoreak.
- Hautatze irizpideak: Eduki kudeatzailean baimena izatea eta HTML-n ezagutzak edukitzea.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: ekainaren 2a, 3a, 4a, 9a, 10a
- Ordutegia: 09:45 - 13:45
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko apirilaren 4tik maiatzaren 5era
- Oniritzi epea: 2025eko maiatzaren 6tik 9ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 30a
- Hizkuntza: Gaztelera
- Irakasleak: MIKEL GOTZON APARICIO OLABARRI
Helburu orokorrak
Euskadi.eus atariko edukien eta dokumentazioaren edizioan lan egitea, irisgarritasun-irizpideei jarraituz.
Helburu zehatzak
Euskadi.eus-eko edukiak eta dokumentazioa oinarrizko maila batean kudeatzea eta garatzea (DOC, PDF), legediak ezarritako irisgarritasun-irizpideak erabiliz (WCAG 2.1 arauak).
Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean ikasleak gai izango dira, Euskadi.eus-eko edukiak eta dokumentazioa (DOC, PDF) kudeatu eta garatzeko, oinarrizko maila batean, legeriak ezarritako irisgarritasun-irizpideei jarraiki (WCAG 2.1 arauak).
- Sarrera: Web irisgarritasunaren oinarriak eta helburuak.
- WCAG arauak eta web irisgarritasunari buruzko legeria.
- Irisgarritasuna Euskadi.eus-en: Eduki irisgarriak sortzea.
- Web irisgarritasunaren ebaluazioa.
- Dokumentu irisgarriak sortzea
Metodologia
Kontzeptu teorikoen azalpena, eta horien garapena, ariketa praktikoen bidez.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Ikastaroaren azken saioan zehar ondorengo praktika hau egin beharko da: emango den eredu batetik abiatuta, indarrean dagoen legediak eskatutako irisgarritasun-irizpideei jarraiki, "Informazioa" motako eduki bat, eta erantsitako Word formatuko dokumentu bat sortu beharko dira (WCAG 2.1). Praktika egiteko, gehienez 3 ordu izango dira. Probaren baliozkotasunak egindako akatsak eta horien larritasuna izango ditu abiapuntu. Proba gainditzeko, gutxienez 10etik 6ko puntuazioa lortu beharko da.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ikasleak, internetera sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eraman beharko ditu. Ezagutuko ez balitu, ELZra dei dezake, eta bertan emango dizkiote. Lehen egunean 20 minutu lehenago iristea ezinbestekoa da, ordenagailua norberaren erabiltzailearekin behar bezala konfiguratu ahal izateko.
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 26.gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
