ANÁLISIS DE DATOS E INDICADORES DE GÉNERO (2025/26/0/13)

On-line

Genero-datuen eta -adierazleen azterketari buruzko ikastaroa, datuen desagregazioan, desberdintasun-arrakalen identifikazioan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ebaluatzeko adierazleetan oinarritua.

  • Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2025eko urriaren 6tik 17ra
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea:
      2025eko uztailaren 1etik irailaren 1era: Administrazio orokorra (*)
      2025eko uztailaren 1etik irailaren 5era: Beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko irailaren 2tik 5era
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 3a
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Oinarrizko ikastaroak:
    • Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko oinarrizko prestakuntza
    • Formación básica sobre igualdad de mujeres y hombres
  • Berariazko ikastaroak:
    • Fitxa honen xede den ikastaroa
    • Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
    • Lo que tienes que saber de la violencia de género
    • Hacia un uso igualitario del lenguaje y la comunicación en la administración
    • Nuevos enfoques de los tiempos: la corresponsabilidad y la conciliación
    • Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
    • Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
    • Herramientas útiles para la consecución de la igualdad en la atención a la ciudadanía
    • Integrar la perspectiva de género en el trabajo diario

Helburu orokorrak

  • Genero-ikuspegitik informazio baliagarritzat zer ulertzen den, eta informazio hori administrazioaren jardueren eta baliabideen kudeaketan erabiltzearen egokitasuna ezagutzea.
  • Informazio hori ulertzeko, sortzeko eta erabiltzeko ezagutzak ematea.
  • Genero-adierazle nagusiak identifikatzea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Genero-adierazleak sortzeko.
  • Datu estatistikoen produkzioan generoak duen eragina ezagutzeko.
  • Bere lanean genero-ikuspegitik jarraibideak aplikatuz informazio erabilgarria sortzeko.

  1. Berdintasunaren errealitatera datuetatik hurbiltzea
    • Esparru teoriko-kontzeptuala. Sexua Generoa sistema.
    • Informazio baliagarriaren kontzeptua genero-ikuspegitik.
    • Datuak genero-ikuspegitik bereiztea. Ekoizpena eta analisia.
  2. Informazio erabilgarria genero-ikuspegitik.
    • Emakumeen eta gizonen desberdintasun-egoerari buruzko datu nagusiak.
    • Desberdintasun-arrakalak datuen azterketatik ulertuta.
      • Laneko-arrakala (Bereizketa bertikala eta Bereizketa horizontala).
      • Soldata-arrakala
      • Arrakala digitala
      • Zaintza-arrakala
    • Generoa aztertzeko elementuak:
      • Genero-rola
      • Baliabideen eskuragarritasun eta kontrol desberdina
  3. Genero-adierazleekin praktikatzen
    • Adierazle baten definizioa eta oinarrizko ezaugarriak
    • Adierazle motak
    • Ohiko akatsak
    • Genero-adierazleen adibideak, azterketa-eremuen arabera (hezkuntza, osasuna, enplegua)

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 3 ikasgai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua izango da ikastaroaren helburuak bete direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 3 ariketa praktiko daude. Jarduera batzuk on-line erantzun beharreko galdetegiak dira, eta beste batzuk, ordenagailuan egin beharko dira, gero plataforma birtualean jartzeko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko dio ikasleari. Jarduerak egiteko epeak orientagarriak dira; tutoreak finkatuko ditu, eta plataformako egutegian ikusi ahalko dira.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Jarduera guztiak gaindituta izatea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
88,20€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
    • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
  • Toki eta Foru administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.