HACIA UN USO IGUALITARIO DEL LENGUAJE Y LA COMUNICACIÓN EN LA ADMINISTRACIÓN (2026/26/0/11)

On-line

Herritarrei arreta ematean genero-ikuspegia aplikatzeko tresnei buruzko ikastaroa, komunikazio inklusiboa hobetzeko eta gatazkak genero-ikuspegiarekin konpontzeko mekanismoak eskainiko ditugu.

  • Arloa: Berdintasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio publikoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko maiatzaren 4tik 22ra
    • Iraupena: 15 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 1era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 3a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/ Ikastaroa hasi baino bi egun lehenago, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gogoratu ikastaroa hasten den egunera arte ez dela sarrera gaituko.

  • Berariazko ikastaroak:
    • Genero-indarkeriari buruz jakin behar duzuna
    • Lo que tienes que saber de la violencia de género
    • Nuevos enfoques de los tiempos: la corresponsabilidad y la conciliación
    • Análisis de datos e indicadores de género
    • Herritarrei arreta emateko tresna baliagarriak berdintasuna lortzeko bidean
    • Eguneroko lanari genero ikuspegia txertatu
    • Herramientas útiles para la consecución de la igualdad en la atención a la ciudadanía
    • Integrar la perspectiva de género en el trabajo diario
    • Hombres, masculinidades e igualdad: Mirando al futuro, construyendo políticas públicas para la igualdad

Helburu orokorrak

  • Emakumeak baztertzen, baliogabetzen eta diskriminatzen dituen hizkuntza bat erabiltzeak pertsona guztiontzat izan dezakeen eraginari buruzko hausnarketarako espazio bat irekitzea
  • Idatzizko nahiz ahozko hizkuntzan erabilera sexista eta androzentrikoak hautemateko tresnak hornitzea, eta forma horien ordez inklusiboagoak jartzeko aukera ematea.
  • Hizkuntza aldatzeko premiari buruz sentsibilizatzea berdintasuna eta integrazioa ezaugarri dituen gizarte bat erdieste aldera.
  • Emakumeen aurkako indarkeriei buruzko komunikazio-elementuetan dauden subjektibotasuna eta aurreiritziak ezagutzea.

Gaitasunak
Prestakuntza-ekintza amaitzean, ikaslea gai izango da:

  • Hizkuntza baztertzaile erabilerak dituen ondorioak ezagutzea.
  • Hizkuntza inklusiboa maskulinoaren eredu tradizionalaren ordez genero faltsu gisa erabiltzeko arrazoiak ezagutzea
  • Komunikazio inklusiborako jarraibideak aplikatzea hizkuntzaren eta irudien erabileran.
  1. Hizkuntzaren erabilera eta generoaren sozializazioa
    • Kontzeptuak argituz
    • Hizkuntzaren erabilerak generoaren sozializazioan duen eginkizuna
  2. Hizkuntza inklusiboaren erabilera funtsezkoa da berdintasunezko gizartea eraikitzeko
    • Hizkera androzentrista eta sexista erabiltzea
    • Sexismoaren eta androzentrismoaren definizioa. Sexismo soziala eta linguistikoa
    • Sexismoaren eta androzentrismoaren markak hizkuntzaren erabileran
  3. Hizkuntza inklusiboa erabiltzea funtsezkoa da berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko
    • Zertaz ari gara hizkera sexistaren erabileraz ari garenean?
    • Hizkuntza sexistaren erabilera vs hizkuntza barneratzailearen erabilera
    • Hizkuntzak nola laguntzen dion emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari
    • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko arau-esparrua komunikazioan
  4. Sexismoa eta androzentrismoa irudien bidez
    • Sexismoa eta androzentrismoa irudietan
    • Komunikabideen eragina berdintasunezko gizarte-eredu baten eraikuntzan
    • Indarkeria sinbolikoaren elementuak komunikabideetan
    • Arau-esparruaren laburpen laburra
    • Irudiak berdintasunean tratatzeko jardunbide egokiak
  5. Jardunbide egokiak komunikazioan eta hizkuntzaren erabileran
    • Hizkuntza-erabilera baztertzaileak eta hobetzeko aukera batzuk
    • Hizkera ez-sexista erabiltzeko jarraibideak
  6. . Komunikabideak eta emakumeen aurkako indarkeria
    • Emakumeen aurkako indarkerien tratamendua komunikabideetan
    • Emakumeen aurkako indarkeria-kasuen informazio-tratamendu egokia egiteko gomendioak

Metodologia

Autoprestakuntzako ekintza honek bi ardatz nagusi ditu: plataforma birtuala eta tutoretzak. Ikaskuntzaren oinarrian, sistema dinamiko bat dago, ikasleek aktiboki parte har dezaten; tutoreak gidatzen du ikaslea, eta ikasleak, berriz, banakako lana eginez eta elkarlanean arituz ikasten du. Ikastaroak 6 gai ditu, eta jarduera desberdinak. Ikasleen ikastaldia osatzeko bideak: ikastaroko dokumentaziora eta irakurtzeko esteketarako sarbidea; foroetan parte hartzea; ariketa praktikoak eta galdetegiak egitea, eta tutorearekin beti harremanetan egotea, plataformaren bidez.

Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokorrak eta espezifikoak bete direla bermatzea. Ikastaroaren ebaluazioan, 3 kasu praktiko daude. Jarduera batzuk on-line egin behar dira, eta beste batzuk, ordenagailuan, gero plataforma birtualean jartzeko; tutoreak zuzenduko ditu, plataformatik, eta lanaren feedback bat itzuliko du. Jarduerak egiteko epeak orientagarriak dira; tutoreak finkatuko ditu, eta plataformako egutegian ikusi ahalko dira.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Ikastaroko 3 jarduerak gaindituta izatea

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoak jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Jarraibideak

  • Toki eta Foru administrazioetako edo beste administrazioetako enplegatu publikoa bazara:
    • Zure erakundean prestakuntza solaskidea baldin baduzu, harekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Arduradun horrek bidaltzen dizkigun eskaerak zuzenean matrikulatuko ditugu, kontrakoa esaten ez dugun bitartean.