Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

KONTRATAZIO PUBLIKOARI SARRERA (2026/13/3/13)

Presentziala

Kontratazio publikoaren inguruko ikuspegi orokorra lantzea.

Ikusi informazio zehatza eta nahitaez bete beharrekoa OHARRAK atalean.

  • Arloa: Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Kontratazio-zerbitzuetan, unitate zentraletan (KKK, Ondarea eta Kontratazioa...) eta deszentralizatuetan (zerbitzu-zuzendaritzak eta antzekoak) lan egiten duten, Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako administrari eta administrari laguntzaileak.
  • Hautatze irizpideak: IVAPeko web orrian argitaratuak dauden Profilen definizioa hautatze-irizpide gisa ataleko irizpideei jarraiki.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: maiatzaren 11, 14a, 15a
    • Ordutegia: 10:30 - 13:50
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 1era
    • Oniritzi epea: 2026ko apirilaren 7tik 10era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 8a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: IKER GUZMÁN MUÑOZ

  1. modulua kontratazio publikoa ibilbidearen profil hauetan barneratzen da:
  • Administrari laguntzaileak
  • Administrariak

Helburu orokorrak

Kontratazio publikoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, eta gaiaren inguruko ikuspegi orokor bat izatea.

Helburu zehatzak

  • Kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioak identifikatzea.
  • Kontratu motak ezagutzea.
  • Esleipen-prozedura motak ikastea.
  • Kontratua gauzatzean gertatu ohi diren gorabeherak ezagutzea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Kontratu mota desberdinak bereizteko.
  • Jakiteko noiz erabili behar diren esleipen-prozedura mota desberdinak.
  • Kontratuen aldaketak identifikatzeko eta kontratuak gauzatzean gertatzen diren bestelako gorabeherak ezagutzeko.
  • Kontratazio publikoaren helburuak: legezkotasun-printzipioa, EBren askatasun ekonomikoak eta "erosketa publiko estrategikoa".
  • Kontratazio publikoaren iturriak: EBko zuzenbidea, SPKL, araudi autonomikoa.
  • Kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioak: tratu-berdintasuna, publizitatea, gardentasuna, sarbide askea, ekonomikoki onuragarriena den eskaintza, lehia askea; kontratazio publikoa eta ekonomia- eta aurrekontu-politika; kontratazio publikoaren gizarte-, lan-, ingurumen- eta berrikuntza-helburuak; kontratazio publikoa eta ETEak.
  • Kontratua SPKLn: kontzeptua, sailkapena eta kontratu-motak.
  • "Sektore publikoa" SPKLn, bereziki botere esleitzaileak.
  • Operadore ekonomikoak; gaitasuna, kaudimena eta kontratatzeko debekuak.
  • Kontratuak esleitzeko prozedura.
  • Kontratuak gauzatzea, bereziki haien aldaketa

Metodologia

Programan adierazitako gaiak azalpen teoriko, ariketa eta adibide praktikoen bidez aztertuko dira

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar 10 galderez osatutako test erako proba egingo da. Galdera bakoitzak hiru erantzun aukera izango ditu. Proba gainditzeko gutxienez 6 erantzun zuzen lortu beharko dira, eta erantzun okerrak ez dira zigortuko. Galdetegia osatzeko 30 minutuko tartea izango da. Adibidea: Kontratu txikiak, zerbitzu-kontratuen kasuan:

  1. 20.000 eurotik beherako balio zenbatetsia dutenak dira.
  2. 15.000 eurotik beherako balio zenbatetsia dutenak dira.
  3. 17.000 eurotik beherako balio zenbatetsia dutenak dira.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna: apirilak 15

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 25. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.