Kontratazio Publikoa Ibilbidea

ProcurCompEU Kontratazio Publikoko Profesionalei zuzendutako Eskumenen Europako Esparrua oinarri hartuta, Ogasun eta Finantza Sailak, KEAOk eta IVAPek elkarlanean sortutako prestakuntza ibilbidea da hau. Europako markoa aztertu ondoren, eta Eusko Jaurlaritzan, kontratazio publikoaren arloan aritzen diren lanpostuen atazak kontuan izanik, 5 profil definitu dira, zeinak lanpostu zehatzei lotuak dauden.
Ibilbide honen helburua, kontratazioan aritzen diren profesionalak trebatzea da, bai dagoeneko gai horretan dihardutenak baita kontratazio publikoaren arloan lehenengoz aritu behar direnak ere, eta horretarako, gai desberdinak jorratzen dituzten 12 modulu sortu ditugu.
Modulu bakoitza osatzean, horri dagokion ziurtagiria jasoko da.
| Profilak | Hartzaileak | Moduluak | ||||||||||
| Oinarrizko profila | Kontratazio-zerbitzuetako administrariak eta administrari laguntzaileak, unitate zentraletakoak zein deszentralizatuetakoak. | 1.mod | 4.mod | |||||||||
| Kontratuak sustatzen dituzten zerbitzuetako teknikarien profila | Kontratazio organoetan lan egiten ez duten EJko eta bere EAtako teknikariak edota arlo/zerbitzu arduradunak | 3.mod | 4.mod | 5.mod | 7.mod | 9.mod | ||||||
| Aurrekontu teknikarien profila | Aurrekontu teknikariak | 2.mod | 3.mod | 5.mod | 10.mod | 11.mod | ||||||
| Kontu-hartzaile eta auditoreen profila | Kontu-hartzaileak eta auditoreak | 2.mod | 3.mod | 4.mod | 5.mod | 6.mod | 7.mod | 8.mod | 9.mod | 10.mod | 11.mod | |
| Kontratazio teknikarien profila | Sail eta organo zentralizatuetako kontratazio teknikariak | 2.mod | 3.mod | 4.mod | 5.mod | 6.mod | 7.mod | 8.mod | 9.mod | 10.mod | 11.mod | 12.mod |
Kontratazio Publikoa Ibilbideko moduluetan matrikulatutako langileak hautatzeko jarraian deskribatutako irizpideak hartuko dira kontuan. Irizpide horiek bi ataletan banatu ditugu:
1. Lanpostua betetzea: Profil hauetako bakoitza osatzen duten moduluetan matrikulatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako eta haren Erakunde Autonomoetako pertsonek, ondoren deskribatutako lanpostuetako bat bete beharko dute:
- Kontu-hartzaileak
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzaileak, kontratazio publikoaren barne-kontroleko funtzioak betetzen dituztenak (kontrol ekonomiko-fiskala eta kontrol ekonomiko-finantzarioa), eta sarritan honako ataza hauek burutzen dituztenak:
- Kontratuen esleipenaren eta horien aldaketen aurretiazko fiskalizazioa.
- Kontratutik eratorritako betebeharrak aitortzeko kontrola.
- Ordainketen aldez aurreko kontrola.
- Kontratuen auditoretza-kontrola (bereziki, Europako funtsekin finantzatutakoak) eta kontratazio publikoaren ondorengo beste kontrol batzuk.
- Saileko kontratazio teknikariak
Kontratazio publikoan espezializatutako profil juridikoko langileak, beren eginkizunak sail edo erakunde baterako betetzen dituztenak. Ohiko zereginak hauek izango lirateke:
- Espedientearen dokumentuak egitea, batzuetan beste teknikari batzuekin batera (pleguak, memoriak, etab.).
- Kontratu-dokumentuei buruzko txostenak edo bestelako dokumentu juridikoak egitea (pleguak, etab.), edo esleipen-prozeduran edo kontratua gauzatzean izandako gorabeherei buruzkoak (errekurtsoen erantzunak edo errekurtsoak ebazteko proposamenak, aldaketak, eteteak, kontratua suntsiaraztea, etab.), eta, oro har, kontratazio-organoak, kontratazio-mahaiak edo zerbitzu sustatzaileko teknikariek eskatutako edozein aholkularitza formala edo informala ematea.
- Kontratazio-mahaietan kide edo idazkari gisa parte hartzea.
2. Lanpostuari dagozkion atazak eta funtzioak betetzea: Atal honetan jasotako profilak osatzen dituzten moduluei dagokienean, Eusko Jaurlaritzako eta haren Erakunde Autonomoetako langileek, horien Zerbitzu-Buru edo/eta Zuzendariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 148 KB) aurkeztu beharko dute IVAPen (posta elektronikora; prestakuntza@ivap.eus), dagokion moduluaren oniritzi-epea amaitu eta ondorengo 3 egun baliodunetan. Adierazpen horretan, behean deskribatutako atazak egin ohi dituztela, eta profil hauetako bateko kidea dela adierazi beharko dute:
- Aurrekontu-teknikariak
Normalean sail edo erakunde bateko Unitate Zentralizatu bati atxikitako adituak, aurrekontu-aurreproiektua egitea eta aurrekontu-aldaketa eta -gauzatzea kudeatzea, eta kontabilitatean islatzea helburu dutenak. Kontratazio publikoarekin duen harremana kontratuaren prestaketaren, esleipen-prozeduraren eta hura gauzatzeak gastu-espediente edo aurrekontu-aldaketa gisa dituen gorabeheren ikuspegia da, honako alderdi hauetan:
- Kontratazioaren plangintza eta aurrekontua.
- Aurrekontu-estaldura kontratazio-espedientean.
- Aurrekontu-estaldura esleipen-prozeduraren gorabeheretan (atzerapenak, adb.) eta kontratua gauzatzean (indarraldiaren luzapenak, gauzatze-epearen luzapenak, kontratuaren etendura, urtekoen egokitzapenak, etab.).
- Esleipen-prozeduraren eta kontratua gauzatzearen kontabilitatea islatzea.
- Organo Zentralizatuetako kontratazio-teknikariak
Profil juridikoko langileak, kontratazio publikoan espezializatuak, beren eginkizunak EAEko Administrazio osora edo haratago (tokiko sektorea, EHU, etab.) hedatzen den Unitate zentralizatu batean betetzen dituztenak. Honako ataza hauek ditu:
- Espedientearen dokumentuak egitea, batzuetan beste teknikari batzuekin batera (pleguak, memoriak, etab.).
- Kontratu-dokumentuei buruzko txostenak edo bestelako dokumentu juridikoak egitea (pleguak, etab.), edo esleipen-prozeduran edo kontratua gauzatzean izandako gorabeherei buruzkoak (errekurtsoen erantzunak edo errekurtsoak ebazteko proposamenak, aldaketak, eteteak, kontratua suntsiaraztea, etab.), eta, oro har, kontratazio-organoak, kontratazio-mahaiak edo zerbitzu sustatzaileko teknikariek eskatutako edozein aholkularitza formala edo informala ematea.
- Kontratazio-mahaietan kide edo idazkari gisa parte hartzea.
- Kontratu-dokumentazio normalizatua lantzea (ereduzko pleguak, adibidez).
- Saileko kontratazioko teknikariei aholkularitza eta laguntza ematea.
- Gai interesgarriei buruzko txosten edo gomendio orokorrak egitea (JCCPren edo Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren txostenak edo gomendioak, adibidez).
- Zerbitzuko zirkularrak edo jarraibideak egitea.
- Errekurtso bereziak ebazteko proposamenak egitea.
- Urteko memoriak eta doktrina-bildumak egitea.
- Kontratuak Sustatzen dituzten Zerbitzuetako teknikariak (3,4,5,7,9 moduluak)
Ondasunak eta zerbitzuak eskatzen dituzten unitateei atxikitako langileak. Funtsean, bere Unitateak bere eginkizunak betetzeko, maiz, ohikotasunez edo aldizka eskatzen dituen eta kontratu publikoen xede diren obretan, ondasunetan edo zerbitzuetan aditua da. Kontratazio publikoaren alderdi juridiko batzuk ezagutu behar ditu, esleipen-prozeduraren eta kontratuaren errendimendua optimizatzeko tresna edo bitarteko gisa. Hauek dira kontratazio publikoarekin lotutako funtzio ohikoenak:
- Kontratuaren objektuaren diseinu teknikoa.
- Preskripzio teknikoak lantzea.
- Kaudimen-irizpideak eta esleipen-irizpideak lantzea.
- Behar bezala arrazoitutako txosten teknikoak egitea (bakarrik edo kontratazio-teknikari bati lagunduta), honako gai hauei buruz: kontratuaren beharra, aukeratutako esleipen-prozeduraren justifikazioa, eskaintzen ebaluazioa, eskaintza anormalak, errekurtso bereziari emandako erantzunak.
- Administrari laguntzaileak. Kontratazio-unitate zentraletako (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa...), Saileko Kontratazio-Unitateetako (Zerbitzu Zuzendaritzak edo erakunde autonomoetako antzeko unitateak, sailetako mahaiak, etab.) edo kontratatu beharreko ondasunak edo zerbitzuak eskatzen dituzten beste unitate batzuetako administrari laguntzaileak.
Kontratu publikoak eta horien dokumentu-euskarria prestatu, esleitu eta gauzatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak behar dituzten langileak dira, eta normalean kontratazioan edo erabilera orokorreko aplikazio informatikoekin lan egiten dute (sarrera- eta irteera-erregistroak, aretoen erreserba, etab.), kontratazio publikoko beste profesional batzuek sortutako dokumentazioarekin eta kanpoko erabiltzaileak (operadore ekonomikoak, lizitatzaileak, errekurtsogileak, botere judizialaren organoak, etab.) edo barrukoak (Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, KEAO, unitate zentralizatuak edo sailetakoak, diruzaintza, etab.) kontuan hartuta. Kide anitzeko eta pertsona bakarreko organoei eta horiei atxikitako teknikariei (mahaiak, kontratazio-organoak, etab.) laguntzea izango litzateke haien zeregin ohikoena.
- Ofimatikako lanak, korrespondentzia eta jakinarazpenak maneiatzea, kalkulu-orriak diseinatzea eta erabiltzea, kontratazio publikoak sortutako dokumentuak transkribatzea eta informatikoki izapidetzea, eta antzeko beste zeregin batzuk.
- Dokumentuak artxibatzea, erregistratzea eta sailkatzea.
- Kontsulta errazei erantzutea (batez ere telefonoz eta posta elektronikoz), hala nola izapidetze-gaiei (prozeduren egoera, galdera konplexuagoei erantzun diezaiekeen teknikari arduradunaren identifikazioa, Administrazioaren aplikazioetarako sarbideari buruzko informazioa, etab.).
- Administrariak. Kontratazioko unitate zentraletako (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa, etab.) edo Saileko Kontratazio-Unitateetako (Zerbitzu Zuzendaritzak edo erakunde autonomoetako antzeko unitateak, sailetako mahaiak, etab.) edo kontratatu beharreko ondasunak edo zerbitzuak eskatzen dituzten beste unitate batzuetako administrariak.
Langile horiek, beren eginkizunak betetzeko, oinarrizko ezagutzak izan behar dituzte kontratazio publikoari buruz, esleipen-prozedurei buruz, Administrazioak egindako kontratuei buruz eta kontratua gauzatzean ohikoenak diren gorabeherei buruz, horrekin guztiarekin lotuta jarritako errekurtsoei buruz, emandako egintza nagusiei buruz eta sortutako dokumentuei buruz, bereziki normalizatuei edo estandarizatuei buruz. Hona hemen langile horien zeregin ohikoenetako batzuk:
- Dokumentuak prestatzea eta esleipen-prozedura hasi aurreko kontratazio-espedienteak formalki berrikustea.
- Esleipen-prozeduraren edo kontratu-betearazpenaren dokumentuak kudeatzea, eguneratzea, izapidetzea eta egiaztatzea, hala nola kontratazio-mahaiko aktak, lizitazio-iragarkiak, harrera-aktak, fakturak, etab.
- Memoriak, estatistikak edo antzeko produktuak egiteko datu-baseak eta horiek kontratatu, erabili eta ustiatzearekin lotutako aplikazio informatikoak kudeatzea.
Erantzukizunpeko adierazpena ez aurkezteak (garaiz eta behar bezala), ekarriko du IVAPek oniritzia ukatzea.
Jarraian, Kontratazio Publikoa Ibilbideari dagozkion moduluak dituzu. Modulu bakoitzaren izenburuaren gainean sakatuz gero, horren inguruko informazioa eskuragarri izango duzu.
Moduluetan izena emateko prozedura ohikoa da. Hau da, IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu, IVAPekiko izapideak azpiatalera jo, eta identifikatu ziurtagiri digital edo XLNetS erabiltzaile eta pasahitza bidez. Ondoren, "Eskabideak" botoia sakatu, eta Eskaera berria aukeratu.
Azken aldaketako data:


