Berdintasun Ibilbidea

Oinarri juridikoa
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bateginak honako hau xedatzen du 18. artikuluan:
- Langile guztiek berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren inguruko oinarrizko prestakuntza izan behar dute: progresiboa, iraunkorra eta nahitaezkoa.
- Prestakuntza-planak egin eta gauzatu behar dira, lanpostu-tipologia bakoitzerako eskumenak kontuan hartuta.
- Genero-ikuspegia txertatuko da prestakuntza ez espezifikoan ere.
- Berdintasun-programak sustatuko dituzten teknikariek esperientzia eta gaikuntza espezifikoa izan behar dute.
EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategia
Gobernu Ona ardatzean, emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko konpromiso politikoa bermatzeko helburuaren barruan, honako hau ezartzen da gaikuntzari dagokionez:
- Administrazio publikoetako langileei berdintasunari buruzko prestakuntza ematea ezinbesteko elementua da beren jardueran genero-ikuspegia txertatu ahal izateko.
- Berdintasunari buruzko prestakuntzarik izan gabe, ezin da berdintasuna txertatu erakundeen kulturan, eta, beraz, berdintasunerako estrategia hori ezin da ezarri.
- Berdintasunaren alorreko gaikuntza premisa edo baldintza bat da, politika publikoen ustezko neutraltasuna desegiteko eta dauden desberdintasunak eta diskriminazioak ezabatzeko.
Prestakuntza-plana
Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomoetako langileei zuzendua. Bi motatako ikastaroak aurreikusten dira:
- Ikastaro orokorrak: langile guztiei zuzenduak.
- Ikastaro espezifikoak: ataza zehatzak betetzen dituzten lanpostuei zuzenduak.
Prestakuntza-ekintzak 2026an zehar argitaratuko dira.
2026ko Berdintasun-Planeko ikastaro espezifikoetan matrikulatzeko irizpideak
Eusko Jaurlaritzako 2026ko Berdintasun-Planeko ikastaro espezifikoetan matrikulatutako langileak hautatzeko, ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:
- Ikastaroa gainditua izatea: Berdintasuna administrazio publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak / Igualdad en la administración pública: fundamentos y herramientas para la acción.
- Aurreko ikastaroa gainditua ez duten Eusko Jaurlaritzako eta haren erakunde autonomoetako langileek erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 582 KB) aurkeztu beharko dute IVAPen, posta elektronikoz (prestakuntza@ivap.eus), ikastaroaren oniritzi-epea amaitu ondorengo 3 egun baliodunetan, zerbitzuburuak edo/eta zuzendariak sinatuta, berdintasunaren arloko oinarrizko prestakuntza egina dutela egiaztatzeko.
- Erantzukizunpeko adierazpena garaiz eta behar bezala aurkezten ez bada, IVAPek oniritzia ukatuko du. Irizpide hori 2026ko ikastaroetan bakarrik egongo da indarrean.
Prestakuntza orokorra
Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langile guztiei zuzendua.
1. Berdintasuna Administrazio Publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak
2. Komunikazio ez-sexista
3. Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak
Prestakuntza espezifikoa
Ikastaro bakoitzaren HARTZAILEAK atalean adierazitakoak zehaztuko du nortzuk diren hartzaile zuzenak. Izena eman aurretik egiaztatu baldintzak, bestela eskaera baztertua izango da.
Laguntzako langileei zuzendua:
Administrariei eta administrari laguntzaileei zuzendua:
Teknikariei zuzendua:
- Pautas para una atención al público inclusiva
- Gestión emocional del personal interviniente; 1. edizioa / 2. edizioa
- Berdintasuneranzko aldaketaren kudeaketa, kultura eta berdintasunezko politikak
Zerbitzu-buruei zuzendua:
Azken aldaketako data:
