NOLA TXERTATU GENERO-IKUSPEGIA POLITIKA PUBLIKOEN DISEINUAN, EZARPENEAN, JARRAIPENEAN ETA EBALUAZIOAN (2026/26/0/17)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Politika publikoen fase desberdinetan; diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa, genero-ikuspegia eransten ikastea.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko azken eguna: apirilak 29
- Arloa: Berdintasuna
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako teknikari eta zerbitzu buruak.
- Hautatze irizpideak: IVAPeko web orriko Ibilbidearen ikastaroak atalean argitaratuak dauden matrikulazio irizpideei jarraiki.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: maiatzaren 25a, 26a eta ekainaren 4a, 5a
- Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Iraupena: 20 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 2tik apirilaren 20ra
- Oniritzi epea: 2026ko apirilaren 21etik 24ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 22a
- Hizkuntza: euskara
- Irakasleak: MARIA SIERRA ARMAS
Berdintasun arloan oinarrizko prestakuntza gainditu izana egiaztatzea edo ondorengo ikastaroa gainditua izatea:
- Berdintasuna Administrazio Publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak / Igualdad en la Administración Pública: fundamentos y herramientas para la acción
Berariazko Prestakuntza:
- Komunikazio ez-sexista / Comunicación no sexista
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak / Protocolos ante el acoso sexual y el acoso por razón de sexo
Helburu orokorrak
Politika publikoen fase desberdinetan; diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa, genero-ikuspegia aplikatuz emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan aurrera egiteko moduari buruzko ezagutza espezializatuak eskuratzea.
Helburu zehatzak
- Gogoeta egitea emakumeek eta gizonek gizartean bizi duten egoera bereizgarriari eta desberdinari buruz, bai eta administrazioak eta politika publikoek genero-desberdintasunak eta -arrakalak murrizteko eta ezabatzeko duten erantzukizunari buruz ere.
- Lanpostuari lotutako lege-esparruari eta berdintasun-politikei buruzko ezagutza espezializatuak eskuratzea: betebeharrak eta jarduteko aukerak.
- Politika publikoen zikloa eta horien faseak ezagutzea eta horietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide metodologikoak eskuratzea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Genero-desberdintasunak eta -arrakalak identifikatzea, bai eta desberdintasuna gizartean eraikitzen laguntzen duten sozializazio-mekanismoak ere.
- Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokion esparru juridikoa aplikatzea (horri dagokiona), baita politika publikoak genero-ikuspegiarekin kudeatzeko dauden egiturazko mekanismoak, estrategiak eta prozedurak ere.
- Politika publikoak genero-ikuspegitik aztertzea fase bakoitzean, eta horietan esku hartzea, botere publikoen jardunak genero-arrakalak murrizten eta desberdintasunak ezabatzen lagun dezan.
- modulua. Politika publikoen zikloa ikuspegi feministatik: oinarriak, arau-esparrua eta faseak. 5 ordu.
- Neutraltasunetik ikuspegi eraldatzailera. Zeri erantzun behar diote politika publikoek?
- EAEn aplikagarria den berdintasun-arloko araudia: estrategia duala.
- Politika publikoen faseak: diseinua, ezarpena, jarraipena eta ebaluazioa.
- Abiapuntua. Esku hartu beharreko errealitatearen diagnostikoa:
Emakumeen eta gizonen egoera diferentziala kontuan hartzea.
Desberdintasunen jatorria aztertzea: sozializazio diferentzialerako mekanismoak.
Desberdintasun-egoerak bistaratzea.
Gizartean dauden genero-arrakalak identifikatzea.
- modulua. Genero-ikuspegidun politika publikoak diseinatzea. 5 ordu.
- Nondik abiatuko gara? Egoeraren diagnostikoaren eta genero-desberdintasunak eta -arrakalak identifikatzearen garrantzia politika publikoen diseinuan.
- Esku hartzeko eremu guztietan gure politika publikoak erantzuna emango dion arazoa(k) hautatzeko tresna praktikoak, inor atzean utzi gabe.
- Helburuak adieraztea, horiek lortzeko ekintzak diseinatzea, espero diren emaitzak, kronograma eta aurrekontuak genero-ikuspegiarekin egitea.
- Eskura dauden tresnak: berdintasun-klausulak kontratuetan, hitzarmenetan eta dirulaguntzetan.
- modulua. Genero-ikuspegidun politika publikoak ezartzea eta horien jarraipena egitea. 5 ordu
- Ezarpen-fasearen garrantzia politika publikoen zikloan.
- Urteko plangintza, koordinaziorako eta herritarrek parte hartzeko egiturak: malgutasun-mekanismoak eta neurri zuzentzaileak.
- Jarraipen-mekanismoaren diseinua: etapa honetan generoa zeharkakotuko duten funtsezko galderak.
- Kudeaketa hobetzeko beharrezko informazioa biltzea (sexuaren eta genero-adierazleen arabera bereizitako datuak).
- modulua. Genero-ikuspegia duten politika publikoak ebaluatzea. 5 ordu.
- Generoaren araberako ebaluazioa: funtsezkoa da politika publikoen etorkizuneko plangintzan.
- Fokua zabalduz: kontuak ematetik eta programak hobetzetik, genero-desberdintasunak eraldatzeko ikasketa eta eragin politikora.
- Genero-ikuspegidun ebaluazioaren printzipioak: egokitasuna, eraginkortasuna, efizientzia, inpaktua, iraunkortasuna, ekitatea parte-hartzean.
- Ebaluazio-prozesua diseinatzea: funtsezko eragileak eta informatzaileak topatzea, irizpideak zehaztea eta funtsezko galderak egitea.
Metodologia
Ikastaro teoriko-praktikoa: azalpen teorikoak banakako eta taldekako ariketa erabat praktikoekin uztartuko dira.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar era desberdinetako 7 galderez osatutako galdetegia bete beharko da. Galderak test erakoak, irekiak eta garatzekoak izango dira. Proba gainditzeko 10 puntutik 6 lortu beharko dira, eta berau burutzeko 20 minutuko tartea izango da. Adibidea:
- Zure esku-hartze eremuan genero ikuspegia barne-hartzen duten 3 ekintza deskribatu.
- Zer da estrategia duala?
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
Maiatzak 25 eta 26 : Lakua Ieko 25. gela
Ekainak 4 eta 5: jantoki pareko gelategiko 12. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 195,30€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
