SEXU-JAZARPENAREN ETA SEXUAN OINARRITUTAKO JAZARPENAREN AURREKO PROTOKOLOAK (2026/26/0/28)
On-line
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Ikastaroan zehar, honako hauek jorratuko dira: aplikatu beharreko arau-esparrua, jazarpenaren kontzeptualizazioa eta tipologiak, prebentzio-estrategiak, protokolo instituzionalaren funtzionamendua, eta egon daitezkeen egoeren aurrean bete beharreko rolak, erantzukizunak eta jarraibideak.
- Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
- Modalitatea: Lineakoa
- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: 2026ko ekainaren 1etik 19ra
- Iraupena: 15 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 4tik 7ra
- Oniritzi epea: 2026ko maiatzaren 8tik 12ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 31
- Hizkuntza: euskara
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/
Prestakuntza orokorra
- Berdintasuna Administrazio Publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak
- Komunikazio ez-sexista
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak
- Igualdad en la Administración Pública: fundamentos y herramientas para la acción
- Comunicación no sexista
- Protocolos ante el acoso sexual y el acoso por razón de sexo
Prestakuntza espezifikoa
- Pautas para una atención al público inclusiva
- Gestión emocional del personal interviniente
- Nola txertatu genero-ikuspegia politika publikoen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta ebaluazioan
Helburu orokorrak
Parte hartzen duten langileak gaitzea lan-eremuko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko, detektatzeko eta egoera horietan behar bezala jarduteko, indarrean dagoen araudiaren eta ezarritako jarduketa-protokoloen arabera.
Helburu zehatzak
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzioaren eta jarduketaren oinarri den arau-esparrua ulertzea.
- Jazarpen motak behar bezala identifikatzea, sotilenak edo normalizatuenak barne.
- Jazarpen-egoerak eta beste lan-gatazka batzuk bereiztea.
- Prebentzio-neurrien eta horiek antolaketa-ingurunean duten aplikazioaren berri izatea.
- Jarduera-protokoloaren egitura, faseak eta funtzionamendua ulertzea.
- Inplikatutako eragileen rolak eta erantzukizunak identifikatzea.
- Eragindako pertsona, lekuko edo arduradun gisa jarduteko jarraibide egokiak aplikatzea.
- Prebentziora eta lan-ingurune seguruak sortzera bideratutako jarrera proaktiboa garatzea.
Gaitasunak
Ikastaroa amaitzean ikaslea gai izango da:
- Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko jokabideak aitortzeko, baita zalantzazko testuinguruetan edo normalizatuetan ere.
- Egoera errealak aztertzeko eta protokoloa aktibatzeko behar den zehaztea.
- Jazarpen-zantzu edo -egoeren aurrean egoki eta arduraz jarduteko, erakundean duten rolaren arabera.
- Prebentzio-printzipioak aplikatzeko eta zero tolerantziako kultura sortzen laguntzeko.
- Protokolo instituzionalaren faseak ulertzeko eta behar bezala jarraitzeko.
1.modulua. Arau-esparrua
- Jazarpenaren prebentzioaren eta jardunaren oinarri diren legezko printzipioak eta oinarrizko eskubideak
2. modulua. Kontzeptualizazioa eta tipologiak
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren definizioa. Jokabide motak eta laneko beste gatazka batzuetatik bereiztea
3. modulua. Prebentzioa
- Prebentzio-estrategiak, antolamendu-kultura eta ingurune seguruak sortzeko neurriak
4. modulua. Protokoloa: egitura eta faseak
- Jardun-protokoloaren funtzionamendua eta prozesuaren bermeak
5. modulua. Rolak eta erantzukizunak
- Prebentzioan eta jarduketan inplikatutako eragileen funtzioak
6. modulua. Jarduketa egokia
- Kaltetutako pertsona, lekuko edo arduradun gisa esku hartzeko jarraibide praktikoak
7. modulua. Kasu praktikoak, simulazioa eta foroa
- Ezagutzak egoera errealetan eta hausnarketa-espazioan aplikatzea
Metodologia
Ikastaroa online ematen da, ikaskuntza autonomo eta gogoetatsuan oinarritutako metodologiarekin. Metodologia horri esker, edukiak malgutasunez eskuratu ahal izango dira, eta ikasitakoa lan-ingurunean aplikazio praktikoaren bidez txertatu. Tutoreak banakako eta elkarlaneko ikaskuntzan gidatuko ditu ikasleak.
Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioak 20 galderako ebaluazio-test bat izango du.
Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:
- Ariketa guztiak egitea
- Interakzio-jardueretako batean, gutxienez, parte hartzea (foroa edo kasu praktikoa)
- Aprobetxamendu proba gainditzea, gutxienez, 16 erantzun zuzen
Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean
Baldintzak
Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.
Eskakizun teknikoak
- Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
- Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik
Laguntza
Laguntza teknikoa behar izanez gero:
- Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
112,35€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:
- IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.
