BERDINTASUNA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAN: EKINTZARAKO OINARRIAK ETA TRESNAK (2026/26/0/22)

On-line

Ikastaro honetan, emakumeen eta gizonen berdintasunaren oinarriak landuko ditugu ikuspegi estruktural batetik. Horretarako, desberdintasunak nola eraikitzen diren aztertuko dugu, eta nola agertzen diren gizartearen hainbat eremutan, bereziki lan- eta administrazio-ingurunean.


Funtsezko kontzeptuak, arau-esparrua eta berdintasunaren arloko politika publikoak landuta, prestakuntzak langileak gaitzen ditu genero-ikuspegia beren lanbide-jardunean txertatzeko, jarduera publiko ekitatiboagoak eta eraginkorragoak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko tresna praktikoak erabiliz.

  • Arloa: Prestakuntza - Berdintasuna
  • Modalitatea: Lineakoa
  • Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten enplegatu publikoak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: 2026ko maiatzaren 18tik 29ra
    • Iraupena: 13 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 4tik 7ra
    • Oniritzi epea: 2026ko maiatzaren 8tik 12ra
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 15a
  • Hizkuntza: euskara
  • Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus/

Prestakuntza orokorra

  • Berdintasuna Administrazio Publikoan: ekintzarako oinarriak eta tresnak
  • Komunikazio ez-sexista
  • Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurreko protokoloak
  • Igualdad en la Administración Pública: fundamentos y herramientas para la acción
  • Comunicación no sexista
  • Protocolos ante el acoso sexual y el acoso por razón de sexo

Prestakuntza espezifikoa

  • Pautas para una atención al público inclusiva
  • Gestión emocional del personal interviniente
  • Nola txertatu genero-ikuspegia politika publikoen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta ebaluazioan

Helburu orokorrak

  • Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren gizarte-eraikuntza eta horrek egungo gizartean duen eragina ulertzea.
  • Berdintasunaren arloko funtsezko kontzeptuak eta Administrazio Publikoaren esparruan duten aplikazioa ezagutzea.
  • Langileak trebatzea genero-ikuspegia txerta dezaten administrazio-ekintzan eta politika publikoetan.

Helburu zehatzak

  • Sexu-genero sistema eta rolen eta estereotipoen zeregina aztertzea desberdintasunetan
  • Funtsezko kontzeptuak identifikatzea, hala nola berdintasuna, ekitatea, diskriminazioa, genero-arrakalak eta erantzukidetasuna.
  • Berdintasunaren arloko nazioarteko, Europako, Estatuko eta autonomia-erkidegoko arau-esparrua ulertzea.
  • Genero-ikuspegia eta zeharkakotasuna aplikatzea politika publikoak diseinatzean eta gauzatzean.
  • Tresna praktikoak erabiltzea berdintasuna txertatzeko kudeaketan eta herritarrentzako arretan.
  • Genero-desberdintasunaren egiturazko arrazoiak eta gizarte-antolamenduan duten eragina ulertzeko.

Gaitasunak

Ikastaroa amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Lanbide-eremuan berdintasunarekin lotutako funtsezko kontzeptuak behar bezala identifikatzeko eta aplikatzeko
  • Politika publikoak eta administrazio-jarduerak genero-ikuspegitik aztertzeko.
  • Genero-zeharkakotasuna txertatzeko jarduera publikoen plangintzan, kudeaketan eta ebaluazioan.
  • Administrazio Publikoan benetako berdintasunaren aldeko neurriak eta tresnak diseinatzeko eta aplikatzeko

1.Blokea. Desberdintasunaren eraikuntza soziala


• Sexua-generoa sistema
• Genero-rolak eta -estereotipoak

2.Blokea. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako funtsezko kontzeptuak


• Genero-berdintasuna, aukera-berdintasuna eta ekitatea
• Lana sexuaren arabera banatzea
• Segregazio horizontala eta bertikala
• Diskriminazio zuzena, zeharkakoa eta anizkoitza
• Genero-arrakalak (soldata, digitala, zaintza)

3.Blokea. Administrazio Publikoan berdintasunerantz aurrera eginez


• Berdintasuna administrazio-jardunaren printzipio gisa
• Arau-esparrua (nazioartekoa, Europakoa, estatukoa eta autonomikoa)
• Genero-zeharkakotasuna (mainstreaminga)
• Ekintza positiboak
• Administrazio-ekintzarako tresna praktikoak

Metodologia

Ikastaroa online eta tutoretza gabe ematen da, ikaskuntza autonomo eta gogoetatsuan oinarritutako metodologiarekin. Metodologia horri esker, edukiak malgutasunez eskuratu ahal izango dira, eta ikasitakoa lan-ingurunean aplikazio praktikoaren bidez txertatu.

Ebaluazioa
Ikastaroaren helburuak betetzen direla bermatzea izango da ebaluazioaren helburua. Ikastaroaren ebaluazioak 20 galderako ebaluazio-test bat izango du.

Aprobetxamendua
Aprobetxamendu-egiaztagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Aprobetxamendu proba gainditzea, gutxienez, 16 erantzun zuzen

Ziurtagiriak
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan. Sartu "IVAPekiko izapideak", "Ziurtatzeak" atalean.

Baldintzak

Posta elektronikoko kontu korporatibo bat, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Eskakizun teknikoak

  • Nabigatzaileak: Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Chrome eguneratuak
  • Interneterako konexioa, eta YouTube zerbitzuko atzipena zabalik

Laguntza

Laguntza teknikoa behar izanez gero:

  • Deitu CAUko telefono zenbakira (945016) 440
  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Administrazio-gaiekin lotutako kontsultak egiteko: prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

112,35€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Eusko Jaurlaritzako sail edo haren Erakunde Autonomoetako enplegatu publikoa bazara:

  • IVAPeko web orriko Prestakuntza atalean sartu eta IVAPekiko izapideak azpi atalera jo, identifikatu; ziurtagiri elektronikoaren edo XLNetSen erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Zure datuak zuzenak direla egiaztatu (helbide elektronikoa eta telefonoa bereziki) "Nire datuak" botoian. Ondoren, "Eskabideak" botoira jo eta eskaera berria aukeratu.