Ikastaroen emaitzak mugatu ditzakezu:

Ikastaroen emaitzak mugatu

OINARRIZKO KONPETENTZIA: ARAZOAK KONPONTZEA (2026/24/20/1)

Presentziala

Arazoak modu eraginkorrean aztertzeko, egituratzeko eta konpontzeko gaitasuna garatzea.

  • Arloa: Gizabaliabideak, Antolakuntza, Zerbitzuaren kalitatea
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langileak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: irailaren 24a, 25a
    • Ordutegia: 10:00 - 13:00
    • Iraupena: 6 ordu
    • Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 6ra
    • Oniritzi epea: 2026ko uztailaren 7tik 10era
    • Baja emateko azken eguna: 2026ko irailaren 23a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: LEiRE CANO

Maila Aurreratua: Arazoak ebaztea tailerra / Taller sobre resolución de problemas

Helburu orokorrak

Ikasleengan arazoak modu eraginkorrean aztertzeko, egituratzeko eta konpontzeko gaitasuna garatzea, analisi-metodologia sistematikoak aplikatuz, pentsamendu kritikoa erabiliz eta ingurune profesionaletan sormenezko irtenbideak sortuz.

Helburu zehatzak

  • Pentsamendu kritikoa: egoerak edo arazoak modu objektiboan eta sistematikoan aztertzeko gaitasuna, eskura dagoen informazioa ebaluatuz.
  • Arazoak ebaztea: problemak modu egituratuan identifikatu, jorratu eta ebazteko gaitasuna.
  • Sormena: arazoak konpontzean ideia originalak eta irtenbide berritzaileak sortzeko gaitasuna.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Arazoak egituratzeko eta pentsamendu kritikoarekin aztertzeko.
  • Arazoak aztertzeko eta ebazteko metodologiak aplikatzeko.
  • Arazoak konpontzeko prozesuan sormenezko alternatibak sortzeko.
  • Arazo motak.
  • Arazoaren identifikazioa eta definizioa.
  • Metodologiak: PEED, 5 zergatiak, Ishikawa diagrama.
  • Sormen teknikak (brainstorming, SCAMPER).
  • Aukerak sortzeko teknikak.
  • Irtenbideak ebaluatzea eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzea.
  • Ekintza-plana eta irtenbideen jarraipena.

Metodologia

Prestakuntza metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez garatuko da. Metodologia horrek "ikaskuntza" dimentsioa "irakaskuntza" dimentsioaren aurrean sustatzen du, talde-lana bultzatzen du eta esperientzien trukaketa sustatzen du. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta azalpen teorikoak eta garatutako kontzeptuak lantzeko, ariketak edo adibide praktikoak erabiliko dira.

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, ikastaroan landutako gaitegiaren inguruko test motatako ariketa buruko da (azken 15 minutuak). Erantzun anitzeko 4 galdera itxi izango ditu, eta erantzun bakarra izango da zuzena. Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute eta okerrek 0 puntu. Proba gainditzeko erantzunen erdia zuzen izan beharko da. Adibidea: Zein da arazoak eraginkortasunez konpontzeko lehen urratsa?

  1. Konponbideak sortzea
  2. Ekintzak inplementatzea
  3. Arazoa behar bezala definitzea
  4. Emaitzak ebaluatzea

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
  • Ikastaroa eskatzen duen pertsonaren ardura da harremanetarako datuak eguneratuta edukitzea.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua IIko sotoko SZ4 gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZ,  ARABA/ÁLAVA (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.