OINARRIZKO KONPETENTZIA: KOMUNIKATZEA (2026/24/26/2)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Bestea entzuten eta ulertzen ikastea, baita eskatutako informazioa modu argian eta egokian ematen jakitea.
- Arloa: Gizabaliabideak , Antolakuntza, Zerbitzuaren kalitatea
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langileak
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: irailaren 16a, 22a
- Ordutegia: 09:30 - 13:30
- Iraupena: 8 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 6ra
- Oniritzi epea: 2026ko uztailaren 7tik 10era
- Baja emateko azken eguna: 2026ko irailaren 15a
- Hizkuntza: euskara
- Irakaslea: Aitziber Hormaza
Maila aurreratua: Tailerra: Komunikatzea / Taller de comunicación
Helburu orokorrak
Besteari entzuteko eta ulertzeko gaitasuna da, eta eskatutako informazioa argi eta egoki emateko gaitasuna, zertarako eta, batetik, erakundearen helburuak lortzeko eta, bestetik, erakundearen maila guztiak barne hartzen dituzten komunikazio-kanal irekiak eta harreman-sare formalak eta informalak mantentzeko. Ezinbestean informazioa zorrotz eta eraginkor kudeatu behar da horrela jardutekotan, feedback-ari eta komunikazio-fl uxuari erreparatuz.
Helburu zehatzak
- Transmisioa ondo burutu den ziurtatzea: mezua egokia izan al da hartzailearen profi laren arabera?.
- Informazioa retro-elikatzea.
- Informazio-kanalak eta -fl uxuak erabiltzea, formalak nahiz informalak.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Barne-mailako eta herritarrekiko komunikazio-prozesuaren argitasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.
- Pertsonen arteko komunikazioa eta komunikazio profesionala indartzeko.
- Entzute aktiboko zein asertiboak diren trebetasunak garatzeko.
- Mezua solaskideen arabera egokitzeko.
- Komunikazio eraginkorraren osagaiak.
- Komunikazio asertiboa eta kudeaketa emozionala.
- Hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioa.
- Entzute aktiboa eta enpatia.
- Komunikazioa egoera zailetan.
- Komunikazio eraginkorra eta mezu argiak.
Metodologia
Prestakuntza metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez garatuko da. Metodologia horrek "ikaskuntza" dimentsioa "irakaskuntza" dimentsioaren aurrean sustatzen du, talde-lana bultzatzen du eta esperientzien trukaketa sustatzen du. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta azalpen teorikoak eta garatutako kontzeptuak lantzeko, ariketak edo adibide praktikoak erabiliko dira.
EBALUAKETA
- Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
- Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, ikastaroan landutako gaitegiaren inguruko test motatako ariketa buruko da (azken 15 minutuak). Erantzun anitzeko 4 galdera itxi izango ditu, eta erantzun bakarra izango da zuzena. Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute eta okerrek 0 puntu. Proba gainditzeko erantzunen erdia zuzen izan beharko da. Adibidea: Zein da atzeraelikaduraren funtzioa komunikazioan?
- Mezua oztopatzea.
- Ulermena ziurtatzea.
- Gaiaz aldatzea.
- Gatazkak ekiditea.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta-konturik.
- Ikastaroa eskatzen duen pertsonaren ardura da harremanetarako datuak eguneratuta edukitzea.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua IIko sotoko SZ4 gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
