OINARRIZKO KONPETENTZIA: SAREAN TALDE LANEAN ARITZEA (2026/21/11/3)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Ezagutzak, esperientziak eta ideia berriak partekatzea eta trukatzea da helburua, eta baliabideak eta informazioa ondo erabiltzea, elkarrekin lankidetzan.
- Arloa: Gizabaliabideak / Antolakuntza /Zerbitzuaren kalitatea
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako langileak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: ekainaren 1a, 2a
- Ordutegia: 09:30 - 13:30
- Iraupena: 8 ordu
- Izena emateko epea: 2026ko martxoaren 31tik maiatzaren 15era
- Oniritzi epea: 2026ko maiatzaren 18tik 20ra
- Baja emateko azken eguna: 2026ko maiatzaren 29a
- Hizkuntza: euskara
- Irakaslea: LEIRE CANO
Maila aurreratua: Tailerra Sareko-talde lanean aritzea / Taller sobre trabajo en equipo en red
Helburu orokorrak
Etengabe eta sistematikoki lankidetzan aritzea helburu komunak eta antolaketa-helburuak lortzeko, talde-lana eta sare-lana aplikatuz eta sustatuz. Ezagutzak, esperientziak eta ideia berriak partekatzea eta trukatzea da helburua, eta baliabideak eta informazioa ondo erabiltzea, elkarrekin lankidetzan. Horrek esan nahi du besteekiko uste ona izan behar dela, besteak ulertu, eta lan-giro ona sortu eta kaskartzen ez utzi.
Helburu zehatzak
- Komunikazio- eta lankidetza-trebetasunak garatzea.
- Konfiantza eta entzute aktiboa indartzea.
- Sareko inguruneetan taldean lan egiteko trebetasunak garatzea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Talde eraginkorrak bultzatzeko eta sailen arteko lankidetza sustatzeko.
- Modu argi, egituratu eta eraginkorrean komunikatzeko, arlo edo sail desberdinen arteko koordinazioa erraztuz.
- Modu aktibo eta eraikitzailean lankidetza-dinamiketan parte-hartzeko, informazioa, ezagutzak eta abar partekatuz.
- Konfiantzan, enpatian eta entzute aktiboan oinarritutako harreman profesionalak sortzeko, lan-giro positiboa eta produktiboa bultzatuz.
- Sareko lan-inguruneetan eraginkortasunez moldatzeko
- Herri-administrazioko lantaldeak.
- Taldearen barruko rolak eta erantzukizunak.
- Taldeko konfiantza eta kohesioa.
- Sailen arteko lankidetza eta sareko lana.
- Koordinazio eraginkorrerako komunikazio-tresnak.
Metodologia
Prestakuntza metodologia dinamiko eta parte-hartzailearen bidez garatuko da. Metodologia horrek "ikaskuntza" dimentsioa "irakaskuntza" dimentsioaren aurrean sustatzen du, talde-lana bultzatzen du eta esperientzien trukaketa sustatzen du. Saioak teoriko-praktikoak izango dira, eta azalpen teorikoak eta garatutako kontzeptuak lantzeko, ariketak edo adibide praktikoak erabiliko dira.
EBALUAKETA
- Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
- Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, ikastaroan landutako gaitegiaren inguruko test motatako ariketa buruko da (azken 15 minutuak). Erantzun anitzeko 4 galdera itxi izango ditu, eta erantzun bakarra izango da zuzena. Erantzun zuzenek puntu 1 balioko dute eta okerrek 0 puntu. Proba gainditzeko erantzunen erdia zuzen izan beharko da. Adibidea: Zer da sareko lankidetza?
a) Arlo bakoitzak modu autonomoan lan egiten duen sistema bat, besteekin interakziorik izan gabe.
b) Banakako lana, hierarkian gorago dagoen batek bakarrik koordinatuta.
c) Informazioa, baliabideak eta helburuak malgutasunez partekatzen dituzten pertsonen edo sailen arteko lankidetza.
d) Lana zeregin independenteetan banatzea, komunikatzeko beharrik gabe.
Entzute aktiboak esan nahi du:
a) Ideiak argitzeko etetea.
b) Mezua entzutea eta birformulatzea.
c) Ikusmen bidezko kontaktua saihestea.
d) Konponbide azkarrak ematea.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua II, sotoko gela SZ4
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.
