Erabiltzailearen eskubideak

  • Langileen ordutegia eta prestasuna ezagutzea.
  • Eskatutako informazioa, aurrez aurrez, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez, jasotzea, ezarritako epeen barruan.
  • Arreta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan jasotzea.
  • Baliabideak eta dokumentuak eskuratzeko iradokizunak egitea.
  • Produktu eta zerbitzu eguneratuak, kalitatezkoak, liburutegia espezializatzen den gaiei zuzendutakoak eta ezarritako epeetan izatea.
  • Eskabideen izapidetze-egoera ezagutzea.
  • Jasotako produktu eta zerbitzuei buruzko iradokizunak, oharrak edo kexak aurkeztea, horretarako ezarritako bitartekoen bidez, eta erantzuna lehenbailehen jasotzea.
  • Liburutegian parte hartzea eta lankidetzan aritzea, horretarako sortutako bideak (inkestak eta sare sozialak) erabilita.

liburutegi