Konpromisoak

 

 Erreferentzia eta informazio bibliografikoko zerbitzuarekin

  • Informazio-kontsulten % 90a modu asegarrian erantzutea.
  • Erabiltzaileen % 80ak zerbitzua positibotzat baloratzea lortzea.
  • Informazio-kontsultei gehienez 48 orduko epean erantzutea
  • Kanpoko iturri eta/edo materialetara jotzea, bibliografiak egitea edo prestakuntza prestatzea eskatzen duten kontsultei gehienez astebeteko epean erantzutea.

 Nola neurtuko dugu?

  • Modu asegarrian erantzundako informazio-kontsulten ehunekoa.
  • Bi urtean behin egiten den gogobetetze inkestako "Informazio-kontsulten erantzutea" atalean, 0tik 5era bitarteko eskalan, >=4 gogobetetasun-balorazioa ematen duten erabiltzaileen ehunekoa.
  • 48 orduko epean erantzundako informazio-kontsulten ehunekoa.
  • Kanpoko iturri eta/edo materialak, bibliografiak egitea edo astebeteko epean erantzundako prestakuntza prestatzea eskatzen duten kontsulten ehunekoa.

Zerbitzuen karta. Erreferentzia

Irakurgela barneko kontsulta-zerbitzuarekin

  • Monografiak eta aldizkako argitalpenak irakurgelan konsultatzeko ematea 10 minutuko epean

Nola neurtuko dugu?

  • 10 minutuko epean emandako monografien eta aldizkako argitalpenen ehunekoa.

Zerbitzuen karta. Irakurgelan kontsultatzea

 

Etxerako mailegu-zerbitzuarekin

  • Etxerako maileguan eskatutako monografien % 100 ematea.

 Nola neurtuko dugu?

  • Etxerako maileguan emandako monografien ehunekoa.

Zerbitzuen karta. Etxerako mailegua

Liburutegien arteko mailegu-zerbitzuarekin

  • Liburutegien arteko maileguan eskatutako monografien % 100 ematea. 

Nola neurtuko dugu?

  • Liburutegien arteko maileguan emandako monografien ehunekoa.

Zerbitzuen karta. Liburutegien arteko mailegua

Dokumentuak banatze-zerbitzuarekin

  • Erabiltzaileen % 80ak zerbitzua positibotzat baloratzea lortzea.
  • Eskatutako artikuluen eta liburu-kapituluen % 100 ematea.
  • Eskatutako artikuluak eta liburu-kapituluak gehienez 24 orduko epean ematea.

Nola neurtuko dugu?

  • Bi urtean behin egiten den gogobetetze inkestako "Artikuluak bidaltzea" atalean, 0tik 5era bitarteko eskalan, >=4 gogobetetasun-balorazioa ematen duten erabiltzaileen ehunekoa.
  • Emandako artikuluen eta liburu-kapituluen ehunekoa.
  • 24 orduko epean emandako dokumentuen ehunekoa. 

Zerbitzuen karta. Dokumentuak banatzea

Informazioaren hedapen selektibokoko zerbitzuarekin

  • Hilero Hirigintzari eta Ingurumenari buruzko Buletina egitea, banatzea eta web orrian argitaratzea.

Nola neurtuko dugu?

  • Hilero egindako, banatutako eta web-orrian argitaratutako Hirigintza eta Ingurumenari buruzko Buletinen kopurua.

Informazioaren hedapen selektiboa

Zabalkunde- eta komunikazio-zerbitzuarekin

  • Hiru hilean behin liburu berrien buletin bat argitaratzea web orrian, guztira 4 buletin batuz.
  • Erabiltzaileen % 80ak liburutegiko web-orriaren edukia positibotzat baloratzea lortzea.
  • Astero gutxienez eduki bat argitaratzea IVAPeko sare sozialetan. Eduki bakartzat hartuko da hizkuntza-bertsio desberdinetan eta/edo sare sozial desberdinetan argitaratutakoa.

 Nola neurtuko dugu?

  • Web orrian hiru hilean behin argitaratutako liburu berrien buletinen kopurua.
  • Bi urtean behin egiten den gogobetetze inkestako "Web-orriaren edukia" atalean, 0tik 5era bitarteko eskalan, >=4 gogobetetasun-balorazioa ematen duten erabiltzaileen ehunekoa.
  • IVAPeko sare sozialetan eduki bat argitaratu den urteko asteen ehunekoa.

Zerbitzuen karta. Komunikazioa


Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu

Konpromiso hauek betetzeari buruzko informazioa eta baita urte bakoitzerako finkatutako helburuak ere, gure web-orrian aurkitu ditzakezu:

Konpromisoak-Liburutegia-IVAP (leiho berri batean irekitzen da)

liburutegi