Konpromisoak

  1. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuen antolaketaren inguruan
  2. Prozesuen informazioaren inguruan
  3. Azterketen aplikazioaren inguruan
  4. Emaitzak argitaratzearen inguruan
  5. Azterketa-egokitzapenen inguruan
  6. Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu

1. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuen antolaketaren inguruan

  • Hizkuntza-eskakizunen tramiteen % 100 linean egitea, Azternet aplikazioaren bidez.
  • Deialdietan izena emateko eta ziurtagiriak jasotzeko prozedurarari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).
  • Deialdietan parte hartzen duten azterketarien gogobetetasun-indize orokorra, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).

Nola neurtuko dugu?

  • Bide telematikoa erabiliz egindako tramiteen ehunekoa.
  • Deialdiaren ostean, parte hartu duten azterketari guztiei egiten zaien gogobetetasun-inkestaren bidez.

2021etik 2023ra hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuen antolaketari buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuen antolaketaren inguruan
Adierazlea 2023 2022 2021
Helburua Emaitza Helburua Emaitza Helburua Emaitza
Hizkuntza-eskakizunen tramiteen % 100 linean egitea, Azternet aplikazioaren bidez. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Deialdietan izena emateko eta ziurtagiriak jasotzeko prozedurarari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,99 3 4,08 % 40 % 52,56
Deialdietan parte hartzen duten azterketarien gogobetetasun-indize orokorra, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,31 3 3,37 3 3,48

Igo

2. Prozesuen informazioaren inguruan

  • Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiaren azterketa-egutegia webgunean jartzea, deialdia argitaratu baino astebete lehenago.
  • Webgunean dagoen informazioari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).
  • IVAPeko langileekiko komunikazio-harremanei dagokienez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).

Nola neurtuko dugu?

  • Deialdia argitaratu baino zenbat egun lehenago jarri den azterketa-egutegia webgunean.
  • Deialdiaren ostean, parte hartu duten azterketari guztiei egiten zaien gogobetetasun-inkestaren bidez.

2021etik 2023ra hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko prozesuen informazioari buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta

Prozesuen informazioaren inguruan
Adierazlea 2023 2022 2021
Helburua Emaitza Helburua Emaitza Helburua Emaitza
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiaren azterketa-egutegia webgunean jartzea, deialdia argitaratu baino astebete lehenago. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Webgunean dagoen informazioari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,76 3 3,85 0 0
IVAPeko langileekiko komunikazio-harremanei dagokienez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,70 3 3,78 0 0

Igo

3. Azterketen aplikazioaren inguruan

  • Azterketa idatzia zuzentzean, azterketarien anonimotasuna bermatzea.
  • Idazlan guztiak bi aztertzailek modu independentean zuzentzea, hau da, zuzenketa bikoitza aplikatuz.
  • Hirugarren zuzenketa egitea, zuzenketa bikoitzean aztertzaileen artean desadostasuna dagoen guztietan.
  • Azterketa idatziaren emaitza hurrengo deialdirako gordetzea, ahozko azterketa gainditu ezean.
  • Ebaluazio-irizpideak homogeneizatzeko, aztertzaileekin bateratze-saioak urtean lau aldiz antolatzea, eta bertan parte hartzen dutenen %90ek, gutxienez, aztertzaile lanetan jardutea hurrengo deialdian.
  • Azterketa guneen antolaerari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).
  • Azterketa-zaintzaileen arreta eta tratuari dagokienez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).

Nola neurtuko dugu?

  • Anonimotasuna bermatzeko sistema erabiliz egin diren azterketa idatzien ehunekoa.
  • Zuzenketa bikoitz independentea aplikatu zaien idazlanen ehunekoa.
  • Desadostasun-kasuetan, hirugarren zuzenketa egin den idazlanen ehunekoa.
  • Ahozko azterketa ez gainditzeagatik, hurrengo deialdirako emaitza gorde eta azterketa idatzia egitetik salbuetsitako azterketarien ehunekoa.
  • Deialdian aztertzaile jardungo dutenetatik, bateratze-saioan parte hartutako aztertzaileen ehunekoa.
  • Deialdiaren ostean, parte hartu duten azterketari guztiei egiten zaien gogobetetasun-inkestaren bidez.

2021etik 2023ra hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen aplikazioari buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta

Azterketen aplikazioaren inguruan
Adierazlea 2023 2022 2021
Helburua Emaitza Helburua Emaitza Helburua Emaitza
Azterketa idatzia zuzentzean, azterketarien anonimotasuna bermatzea. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Idazlan guztiak bi aztertzailek modu independentean zuzentzea, hau da, zuzenketa bikoitza aplikatuz. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Hirugarren zuzenketa egitea, zuzenketa bikoitzean aztertzaileen artean desadostasuna dagoen guztietan. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Azterketa idatziaren emaitza hurrengo deialdirako gordetzea, ahozko azterketa gainditu ezean. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Ebaluazio-irizpideak homogeneizatzeko, aztertzaileekin bateratze-saioak urtean lau aldiz antolatzea, eta bertan parte hartzen dutenen %90ek, gutxienez, aztertzaile lanetan jardutea hurrengo deialdian. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Azterketa guneen antolaerari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,86 3 3,87 0 0
Azterketa-zaintzaileen arreta eta tratuari dagokienez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 4,01 3 4,09 0 0

Igo

4. Emaitzak argitaratzearen inguruan

  • Nork bere emaitzak ikusteko eta idazlanen kopia digitalizatua eskuratzeko aukera izatea, Azternet bidez.
  • Deialdian, irakurmen-probako erantzun zuzenak webgunean argitaratzea. Gehienez, eguneko azken azterketa idatzia amaitzen denetik sei ordura.
  • Deialdian, nork bere idazmeneko eta mintzameneko emaitzen fitxa eskuratzeko aukera izatea, Azternet bidez.
  • Proben emaitzak argitaratzeari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).

Nola neurtuko dugu?

  • Nork bere emaitzak ikustea eta idazlanen kopia digitalizatua Azternet bidez eskuratzea ahalbidetu zaien azterketarien ehunekoa.
  • Deialdian, irakurmen-probako erantzun zuzenak, gehienez, sei orduko epean webgunean argitaratutako aldien kopurua.
  • Nork bere idazmeneko eta mintzameneko emaitzen fitxa Azternet bidez eskuratzea ahalbidetu zaien azterketarien ehunekoa.
  • Deialdiaren ostean, parte hartu duten azterketari guztiei egiten zaien gogobetetasun-inkestaren bidez

2021etik 2023ra hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen emaitzak argitaratzeari buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta

Emaitzak argitaratzearen inguruan
Adierazlea 2023 2022 2021
Helburua Emaitza Helburua Emaitza Helburua Emaitza
Nork bere emaitzak ikusteko eta idazlanen kopia digitalizatua eskuratzeko aukera izatea, Azternet bidez. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Deialdian, irakurmen-probako erantzun zuzenak webgunean argitaratzea. Gehienez, eguneko azken azterketa idatzia amaitzen denetik sei ordura. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Deialdian, nork bere idazmeneko eta mintzameneko emaitzen fitxa eskuratzeko aukera izatea, Azternet bidez. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Proben emaitzak argitaratzeari dagokionez, azterketarien gogobetetasun-indizea, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 3,40 3 3,48 0 0

Igo

5. Azterketa-egokitzapenen inguruan

  • Beren beregiko arreta ematea eta behar diren azterketa-egokitzapenak egitea beharrizan espezifikoak dituzten azterketariei.
  • Azterketa-egokitzapena jaso duten azterketarien gogobetetasun-indize orokorra, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean).

Nola neurtuko dugu?

  • Beharrizan espezifikoak dituzten azterketariei egindako azterketa-egokitzapenen ehunekoa.
  • Azterketa-egokitzapena jaso duten azterketariei azterketa egunean egindako gogobetetasun-inkestaren bidez.

2021etik 2023ra hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako azterketen egokitzapenei buruzko adierazleak, urte bakoitzerako hasierako helburua eta lortutako emaitza zehaztuta

Azterketa-egokitzapenen inguruan
Adierazlea 2023 2022 2021
Helburua Emaitza Helburua Emaitza Helburua Emaitza
Beren beregiko arreta ematea eta behar diren azterketa-egokitzapenak egitea beharrizan espezifikoak dituzten azterketariei. % 100 % 100 % 100 % 100 % 100 % 100
Azterketa-egokitzapena jaso duten azterketarien gogobetetasun-indize orokorra, gutxienez, 3koa izatea (1-5 eskala batean). 3 4,33 3 4,36 0 0

Igo

6. Konpromisoen betetze-maila urtero berrikusten dugu

Igo